Alfonso Enríquez, Euskaltel Taldeko Estrategia eta Inbertitzaileekiko Harremaneko zuzendari berria

  • Alfonso Enríquez arduratuko da bai proiektu estrategikoez, bai inbertitzaileei, analistei eta akziodunei garrantzizko informazioa helarazteaz.

Bilbon, 2019ko ekainaren 25ean. Euskaltel Taldeak Estrategia eta Inbertitzaileekiko Harremana arloko zuzendari izendatu du Alfonso Enríquez.

Estrategia eta Inbertitzaileekiko Harremanetako zuzendari berriak ibilbide profesional luzea izan du finantza eta kapital-merkatuen arloan, nagusiki telekomunikazioen sektorean. Inbertitzaileekiko harremanean esperientzia handia ekarriko du berekin enpresara, Jazzteleko Estrategia eta Inbertitzaileekiko Harremanaren arloan zuzendari jardun baitu 5 urtez. Alfonso Enriquezen etorrerak eta uneko ekipoak aurrera jarraitzeak indartu egingo dute Euskaltel Taldearen inbertitzaileekiko harremanaren funtzioa, esperientzia handiko lantalde bat edukiko baitu Taldeak Ekonomia eta Finantzen eta Kudeaketaren Kontrolaren arloan, zeinak zuzenean José Miguel García kontseilari delegatuaren aginduetara egingo baitu lan.

Alfonso Enríquezek enpresen administrazioa eta zuzendaritza ikasi zuen Madrilgo Finantza Ikasketetako Unibertsitate Eskolan (CUNEF), eta ekonomia eta finantzetako nazioarteko masterra egin zuen Parisko Europe Business School-en (ESCP). 2012an, inbertitzaileekiko harremaneko Espainiako profesional onena izendatu zuen Extel Survey-k, kapital-merkatuetako mundu osoko profesionalak baloratzen dituen erreferentziako rankingak.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com