Akzioko 0,17 euro gordineko dibidendu osagarriari dagokio

Euskaltel taldeak 30 milioi euroko dibidendu osagarria banatuko du bihar

  • Guztira 55 milioi eurokoa da Euskaltelek banatu behar duen dibidendua. Horri % 4,2ko errentagarritasuna dagokio, akzioko prezio haztatuko; iaz ordaindutakoa baino % 11,5 gehiago.
  • Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrean, 2019ko apirilaren 1ean, onartu zen dibidendu osagarri hau banatzea.

Derion, 2019ko uztailaren 8an. Euskaltel taldeak 30 milioi euroko dibidendu osagarria banatuko du bihar. Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak, 2019ko uztailaren 9ko bileran, erabaki zuen zirkulazioan dagoen akzio bakoitzeko 0,17 euro gordineko dibidendu osagarria ordaintzea 2018ko emaitzen kontura. 30 milioi euro dira guztira.

Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrean, 2019ko apirilaren 1ean, onartu zen 2018ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiari dagokion dibidendu osagarri hau banatzea.

Gogoan izan behar da Euskaltelen Administrazio Kontseiluak 2018ko urrian onartu zuela konpainiaren akziodunen artean 2018ko ekitaldiaren emaitzen konturako dibidendu bat banatzea, akzioko 0,14 euro gordinekoa, eta 2019ko otsailaren 7an ordaindu zela.

Beraz, guztira 55 milioiko dibidendua banatu du Euskaltelek. Horri % 4,2ko errentagarritasuna dagokio, akzioko prezio haztatuko, 2018ko ekitaldia kontuan harturik; iaz ordaindutakoa baino % 11,5 gehiago.

Dibidenduak banatzen diren hirugarren urtea da, jarraian, 2015ean konpainia Burtsara atera zenetik. Era berean, dibidendu-banaketa horrek islatzen du akziodunekiko konpromisoak betetzen ari dela Taldea, eta indartu egiten du inbertitzaileentzako balioa sortzeko helburua.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com