Euskaltelek bezero guztien Interneteko konexio-abiadura handitu du automatikoki, inolako kostu gehigarririk gabe

  • Euskaltelen Interneteko bezero guztiek gutxienez 100 mb/s eta gehienez 500 mb/s-ko abiadura izango dute etxean, kontratatutako modalitatearen arabera.
  • Euskaltelen Interneteko bezero guztiei handituko zaie abiadura.
  • Euskaltel operadore erreferentea da EAEko etxeetan, Interneteko sarbidearen kalitatearengatik eta abiadurarengatik.
  • Euskaltel Taldeak bere kokapena sendotu du, bezeroei kalitaterik onena eta abiadurarik onena preziorik onenean eskaintzen dien operadore gisa.

Bilbon, 2019ko irailaren 5ean. Euskaltelek aurrerapausoak ematen segitzen du telekomunikazio-zerbitzuetan bezeroei kalitaterik onena merkatuko preziorik onenean ematen dien operadore gisa sektorean duen kokapena sendotzeko estrategiaren barruan. Estrategia horri jarraikiz, Euskaltelek Interneteko konexioa-abiadura handitu die bezero guztiei, automatikoki eta inolako kosturik gabe, erabiltzaileek kontratatuta dituzten modalitate guztietan. Beraz, Euskaltelen Interneteko bezero guzti-guztiek baliatu ahal izango dituzte Interneteko sarbidean egindako hobekuntza horiek, automatikoki, erabiltzaileek ezer egin behar izan gabe.

Euskaltelek bezeroentzako zerbitzuen eskaintzan etengabe hobetzeko politikari eusten dio, azken belaunaldiko Zuntz Optikozko sarearen ahalmenean oinarrituta. Banda Zabaleko zerbitzuak hobetu nahi dituelako eta bezeroei zerbitzurik osatuenak eskaini nahi dizkielako, ekintza honi esker, 60 mega kontratatuta dauzkaten bezeroek 100 mega edukiko dituzte hemendik aurrera; 120 mega kontratatuta dituztenek, 200 mega; eta 350 megako abiaduran nabigatzen zutenek, berriz, 500 mega. Eta hori guztia kontratatutako modalitatearen prezioa aldatu gabe. Beraz, hemendik aurrera, Euskaltelen Interneteko sarbide zuzeneko bezero guztiek gutxienez 100 mb/s eta gehienez 500 mb/s-ko abiadura izango dute etxean, kontratatutako modalitatearen arabera.

Konexio-abiadura handituta, Euskaltelek sendotu egin du Interneteko aurrerapenen dinamizatzaile handi gisa EAEn duen lidergoa, eta bezeroen beharrei erantzuten die, etxean geroz eta gailu gehiago baitituzte konektatuta eta konexio-abiadura eta -kalitate hobea behar dituzten zerbitzuak erabiltzen baitituzte.

Euskaltelen gakoak: produktu sendoa eta baliozko eskaintza bezeroentzat

Ekintza honen bidez, Euskaltel Taldeak beste pauso bat eman du bezero guztiei produktu sendo bat eskaintzeko, erabiltzaileentzako baliozko eskaintza batekin, aldi berean bere merkatuetan sendo errotutako markei eutsiz; horixe da, hain zuzen ere, merkatuan hazten segitzeko Taldearen bide-orri berriaren zutoin estrategikoetako bat.

Oraingo hau beste pauso bat da iparraldeko telekomunikazio-talde nagusiaren posizionamendu estrategikoan. Hain zuzen ere, horren barruan kokatzen da merkaturatu berri dugun Espainiako telekomunikazioen merkatuan gaur egun dagoen eskaintza komertzial osatuena. Eskaintza horrek, zeinak sei hilabeteko iraupena baitu eta 12 hilabete irauteko konpromisoa, bezero berriei 500 megako Interneteko konexioa eskaintzen die, dei mugagabeak eta nabigatzeko 20 giga mugikorrean, telebista eta telefono finkoa (finko eta mugikorretara deitzeko aukerarekin), hilean 19,9 euroko prezioan. Merkatuan dagoen kalitate oneneko eta preziorik oneneko eskaintza da.

Euskaltel erreferentea da Interneteko sarbidearen kalitatearengatik eta abiadurarengatik

Euskaltel operadore erreferentea da EAEko etxeetan, Interneteko sarbidearen kalitatearengatik eta abiadurarengatik. Hori erakusten dute bezeroen gogobetetze-mailek eta estatuko telekomunikazio-marka hobetsieiburuzko txostenek (www.datacentric.es)

Euskaltel telekomunikazio-operadorearen presentzia funtsezkoa da gaur egun EAE izan dadin Estatuan Interneteko abiadura azkarrena duen komunitatea, eta Europan azkarrenetakoa duen eskualdeetako bat. Azken abangoardia teknologikoko telekomunikazio-azpiegituraren hedapenari esker, euskal gizartea Europaren buruan dago konektagarritasunari, Interneteko zerbitzuen erabilerari eta giza kapitalaren gaikuntzari dagokionez.

Horixe dago jasota Deustuko Unibertsitatearen Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Ekonomia Digitaleko Laborategiak egindako ?Ekonomia eta gizarte digitalak? txostenean. EB-28ko herrialdeen indizeak alderatzen ditu txostenak, alor hauetan: konektagarritasuna, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologien integrazioa eta zerbitzu digitalak.

Azterketa honen arabera, euskal lurraldeetako konektagarritasunak lider-postuetan egoten segitzen du (laugarren postuan), Herbehereekin, Luxenburgorekin eta Danimarkarekin batera. Txostenak ondorioztatzen du Euskadik konektagarritasun-ahalmen nabarmenak dituela, bai banda zabal finko eta mugikorrean, bai banda zabal laster eta ultralasterrean.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com