Euskaltelek eta ADEGIk lankidetza-esparrua berritu dute Gipuzkoako enpresen artean telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak sustatzeko

  • Euskaltelek telekomunikazio-zerbitzuak jarriko ditu ADEGIri atxikitako enpresetan, eta arreta pertsonalizatua emango die, aholkulari gisa jardunez eta komunikazio-irtenbide integratuak eskainiz.
  • Gainera, Euskaltelek eta ADEGIk enpresen eraldaketa digitalerako interesgarriak diren gaiak identifikatzen lagunduko dute, eta trebakuntza-jardunaldiak eta TOP topaketak egingo dituzte ADEGIko bazkideentzat.

Derion, 2019ko irailaren 26ean. Eduardo Junkera ADEGI-Gipuzkoako Enpresen Elkarteko lehendakariak eta Jose Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, ADEGIri atxikitako enpresen artean telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak sustatzeko, haien lehiakortasuna hobetu eta informazioaren gizartea garatzearren.

Lankidetza-hitzarmen honen bidez, Euskaltelek telekomunikazio-zerbitzuak jarriko ditu ADEGIri atxikitako enpresetan, eta arreta pertsonalizatua emango die, aholkulari gisa jardunez eta komunikazio-irtenbide integratuak eskainiz, enpresariei eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien premiei erantzuteko.

Gainera, Euskaltelek eta ADEGIk konpainien eraldaketa digitalerako interesgarriak diren gaiak identifikatzen lagunduko dute, eta trebakuntza-jardunaldiak eta TOP topaketak egingo dituzte ADEGIri atxikitako enpresentzat.

Euskaltelen ordezkari gisa, José Miguel García kontseilari delegatuak, Koldo Unanue Taldeko CMOak eta David del Campo Euskaltel Taldeko Enpresako Marketin Korporatiboko zuzendariak Eduardo Junkera eta José Miguel Ayerza ADEGIko lehendakariarekin eta zuzendari nagusiarekin partekatu dituzte Gipuzkoako enpresen digitalizazioaren inguruko kezka nagusiak. Gaur egungo egoeran, erabakigarria da aldaketetara azkar egokitzea, teknologia disruptiboak erabiliz, eta enpresen bilakaera produktuak eskaintzetik zerbitzuak eskaintzera aldatzean oinarritzen da; beraz, aldaketa digitala beharrezkoa da enpresa guztietan, haien tamaina edozein dela ere.

Euskaltelen arduradunentzat, eraldaketa hori saihetsezina da; digitalizazioa ezinbestekoa da, ez soilik erreminta gisa, baizik eta kudeaketa-eredu edo ikusmolde gisa. "Euskaltelen helburua da gure bezero diren enpresei aukera ematea ezagutzeko nola errazten duen negozioen bilakaera egoera teknologiko berriak, eta, aldi berean, nola behartzen duen negozioak etengabe berrikustera eta birdefinitzera, lehiakortasuna mantentzeko edo hobetzeko", esan du José Miguel Garcíak.

Ildo horretan, azpimarratu dute garrantzitsua dela Euskaltel den bezalako aliatu bat izatea alor horretan, konektagarritasuna eskaintzeaz gainera aholkulari-lana egin dezan, "enpresekin lankidetzan arituz prozesu guztiak modu eraginkorrean kudeatzeko behar duten guztian, gailuak, sareak eta zerbitzuak modu gardenean konbinatuz".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com