Euskaltel Taldeak bat egin du Adecco Fundazioa eta CEOE Fundazioa buru dituen #CEOPorLaDiversidad aliantzarekin

  • José Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak #CEOPorLaDiversidad aliantza sinatu du, Euskaltel Taldearen aniztasun-politikak sustatzeko konpromiso gisa.

Bilbon, 2019ko urriaren 17an. . Euskaltel Taldeak (R, Telecable eta Euskaltelek osatua) bat egin du Adecco Fundazioa eta CEOE Fundazioa lider dituen #CEOPorLaDiversidad Aliantzarekin, konpainiaren aniztasun-politikak sustatzeko konpromiso gisa.

Jose Miguel Garcíak, Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak, Espainian jarduten duten beste 59 konpainia handiren CEOekin batera, publikoki formalizatu du konpainian aniztasun-politikak sustatzeko konpromisoa, bai eta enpresa-bikaintasunean, Espainiako talentuaren lehiakortasunean eta desberdintasun eta bazterketa sozialaren murrizketan lagunduko duten estrategien garapena bizkortzeko enbaxadore gisa jarduteko konpromisoa ere.

José Miguel Garcíaren hitzetan: "Euskaltel Taldeak eta haren Administrazio Kontseiluak konpainiaren helburu estrategikotzat jotzen dute aukera-berdintasunean, diskriminaziorik ezean eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako lan-harremanak garatzea". Eta honela jarraitu du: "Euskaltel Taldean, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasuna sustatzen dituzten programak ditugu, enpleguari, prestakuntzari, sustapen profesionalari eta lan-baldintzei dagokienez, eta aniztasuna sustatzen dugu, gizartearen eta kulturaren errealitatearen adierazpen gisa".

#CEOPorLaDiversidad aliantza sinatu dutenak

Aliantza horretan sartu diren 60 CEOek "aitortzen" dituzte aniztasuna, ekitatea eta inklusioa enpresak aberasten eta haien lehiakortasuna indartzen duten funtsezko balio gisa. Bestalde, "konpromisoa hartzen" dute beren enpresetan aniztasun-estrategiak bultzatzeko, beren zuzendaritza-batzordeak inplikatzeko eta aniztasunaren ikuspegi komuna sortzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com