Euskaltel, CNMVren Gobernu Egokiaren Kodearen % 100 bete duten lehenengo bost enpresa kotizatuetako bat
Bilbon, 2019ko urriaren 21ean. Euskaltelek CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emandako kodearen % 100 betetzen du; hala dio 2018ko IAGC Gobernu Korporatiboaren Urteko Txostenak, zeina Espainiako balio-merkatuen ikuskapenaz arduratzen den erakundeak argitaratzen baitu.
Bigarren urtez jarraian, beraz, enpresen zuzendaritza-organoen funtzionamendua ikuskatzen duen Kodearen gomendio guztiak betetzen ditu telekomunikazio-operadoreak. Euskaltel 2015ean hasi zen Burtsan kotizatzen, eta, handik bi urtera soilik, lehenengo postuetan kokatu zen Gobernu Egokiaren Kodeak sozietate kotizatuentzat jasotzen dituen gomendioen betetze-mailan. Eta 2018an ere zerrendaren lehenengo postuko taldean jarraitzen du.
"CNMVren txostenak argi eta garbi islatzen du konpromiso sendoa dugula gure konpainiaren gobernu- eta zuzendaritza-organoak behar bezala funtzionatzeko gomendioak betetzeko",adierazi du José Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak. "Gure administrazio-kontseiluak bere egiten ditu, eta erakunde osoan sustatzen, berdintasun- eta gardentasun-printzipioak, bai eta erabakiak erantzukizun eta zorroztasun osoz hartzeko konpromisoa ere. Orain, aitortu egin digute gardentasun-ahalegin hori, aurreneko bost enpresetako bat baikara Espainiako 133 konpainia kotizatuek osatutako zerrendan".
Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com