José Miguel Garcíak Euskaltel Taldearen akzioak erosi ditu, 200.000 eurorenak

  • Erosketa horrek erakusten du konpromisoa eta konfiantza duela konpainiaren negozioarekin, bai eta lotura pertsonala eta proiektuarekiko identifikazioa ere. CNMVri eman dio erosketaren berri.

Bilbon, 2019ko azaroaren 7an. Euskaltel Taldeko kontseilari delegatu José Miguel Garcíak 200.000 euroren akzioak erosi ditu, hots, 23.810 titulu (8,40 euro akzioko). Horrek erakusten du konpromisoa eta konfiantza duela konpainiaren negozioarekin, bai eta lotura pertsonala eta enpresarekiko identifikazioa ere. Erosketa horren ondorioz, zeina CNMVri jakinarazi baitio, José Miguel Garcíaren partaidetza osoa sozietatearen kapitalaren % 0,013ren baliokidea da.

Euskaltel Taldeak -zeinak Euskaltel, R eta Telecable markak biltzen baititu- joan den astean aurkeztu zituen ekitaldiaren hirugarren hiruhilekoko emaitzak: epe horretan, 19 milioi euroko irabazi garbia lortu du, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 7,4 gehiago.

Bezero-kopurua eta errentagarritasuna hazi egin dira, eta berretsi egin da aurreko hiruhilekoan ikusitako joera-aldaketa: Ebitda % 2,8 hazi da, cash-flowa % 8,1, eta balio handiko bezeroen kopurua ere hazi egin da etxeko eta enpresako bezeroetan (banda zabalean, ordainpeko telebistan eta telefonia mugikorrean).

Datu horiek 2019ko hirugarren hiruhilekoan lortu dira, José Miguel García Taldeko kontseilari delegatu berriak enpresarako proposatu zuen bide-orri berria abian jarri osteko lehen hiruhileko osoan, eta berresten dute emaitza onak lortu direla ezarritako neurriekin eta kudeaketa eraginkorrarekin.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com