Euskaltelek emakumezkoen Athletic taldearen 2019/20 denboraldiko poster ofiziala banatuko du Bizkaiko saltokietan, esklusiban

  • Athleticen jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gainera, beste hainbat esperientzia eta zozketa antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Bilbon, 2019ko azaroaren 13an. Euskaltelek eskaintza esklusibo bat plazaratu du, aukera emanez jarraitzaile guztiei emakumezkoen Athletic taldearen 2019-2020ko denboraldiko poster ofiziala eskuratzeko Bizkaiko saltokietan.

Gaurtik aurrera, eta izakinak agortu arte, Athleticen jarraitzaileek aukera izango dute denboraldi honetako poster ofiziala doan jasotzeko operadoreak Bizkaian dituen 30 saltokietako edozeinetan. Aurten, Bilboko Metroa da taldearen argazkiaren agertoki. Kolore gorriak keinu bat egin nahi dio San Mameseko partida-egunetan metroan gailentzen den koloreari, athleticzalez betetzen baitira metroko nasak eta bagoiak.

Telekomunikazioen euskal operadorea emakumezkoen Athletic taldearen lehen babesle ofiziala izan zen, emakumezkoen kirola sustatzeko hartutako konpromisoaren erakusgarri; halaber, gizonezkoen futbol-taldearen bazkide teknologikoa da. Athleticen jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gainera, beste esperientzia esklusibo ugari antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com