José Ortiz, Administrazio Kontseiluko idazkari ez-kontseilari eta Euskaltel Taldeko idazkari nagusi berria

  • Idazkari nagusi berria eta Kontseiluko idazkaria abokatua da, eta Sozietate Zuzenbidean eta Administrazio Kontseiluetan aditua.

Bilbon, 2019ko azaroaren 28an. Euskaltel Taldeko Administrazio Kontseiluak José Ortiz izendatu du gaur Administrazio Kontseiluko idazkari ez-kontseilari eta Sozietateko idazkari nagusi.

Gainera, Ordainketen Batzordeko, Ikuskaritza eta Kontrol Batzordeko eta Estrategia Batzordeko idazkari ere izendatu dute.

Administrazio Kontseiluaren izendapen horren ondorioz, José Ortiz Euskaltelen Balore Merkatuetako Jokabideari buruzko Barne Araudia betetzearen arduradun ere izendatu dute, baita Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean Euskaltelen solaskide ere.

José Ortiz abokatua da, Sozietate Zuzenbidean eta Administrazio Kontseiluetan aditua. 2004tik 2015era, Jazzteleko kontseilari eta idazkari nagusia izan zen, eta, aurretik, Telepizzako kontseilari eta idazkari nagusia eta Kontseiluko idazkaria.

Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ibilbide profesional luzea egin du, eta esperientzia handia du administrazio-kontseiluei aholkularitza espezializatua ematen.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com