Alejandro Remiro eta Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, Euskaltelen Tolosako dendan

  • Autografoak sinatuko dituzte Tolosako Euskaltelen saltokian (San Frantzisko kalea, 19), 19:00etatik aurrera.
  • Realaren jarraitzaile guztientzako ekintza horretaz gain, esperientziak eta zozketak antolatzen ditu Euskaltelek bere bezeroentzat urtean zehar.

Tolosan, 2019ko abenduaren 3an. Alex Remiro eta Nerea Eizagirre jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskaintzen die Euskaltelek Realaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, jokalari txuri-urdin horiek sinatutako argazki bat eskuratzekoa ere bai, bihar, 19:00etatik aurrera, Euskaltelen Tolosako saltokian (San Frantzisko kalea, 19). Gainera, taldearen kamiseta bat zozkatuko da bertaratzen direnen artean.

Euskaltelek, Realaren babesle teknologiko gisa, saltokietan antolatzen dituen ekitaldietako bat izango da gaurkoa.

Euskal telekomunikazio-operadorea Realaren babesle teknologikoa da, Gipuzkoako kirolaren garapen eta sustapenaren alde duen konpromisoaren erakusgarri. Realaren jarraitzaile guztientzako hitzordu horiek antolatzeaz gain, sarrerak zozkatzen ditu bere webgunean, eta zaleentzako ekitaldiak antolatzen ditu futbol-denboraldi osoan, sare sozialen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com