Bere azpiegitura informatikoak kudeatzeko kontratua Euskalteli esleitu dio Norbolsak

  • Informazio-teknologien arloan bi konpainiek aspalditik duten elkarlana indartu egiten du hitzarmen honek.
  • Proiektuaren barnean hauek sartzen dira: IBMren azpiegituraren outsourcing-a (hor daude Negozioko aplikazioak), Norbolsa Broker webgunearen zerbitzuaren kudeaketa, ingurune korporatiborako data center birtualeko zerbitzuak eta azken teknologietan oinarritutako segurtasun-zerbitzu aurreratuak.

Bilbon, 2019ko abenduaren 3an. Bere ITen azpiegitura globalaren kudeaketa Euskaltelen esku uztea erabaki du Norbolsak; hala, bi konpainiek aspalditik duten elkarlana indartu egin da.

Norbolsa erreferentziazko sozietatea da merkatuan; burtsaren balio-kate osoko zerbitzuak ematen ditu, bai eta balio erantsi handiko beste finantza-zerbitzu batzuk ere. Norline+ eta Norbolsa Broker plataformen bidez finantza-zerbitzuei aplikatutako teknologian duen lidergoagatik da ezaguna Norbolsa. Plataforma horiei esker, errenta finko eta aldakorreko merkatu nazionaletan eta nazioartekoetan denbora errealean informazioa atzitu, kontratatu, likidatu eta zaindu daiteke.

Akordioan, Norbolsaren komunikazio orokorrez gain, hauek daude sartuta: IBMren azpiegitura garrantzitsuenaren outsourcing-a, Norbolsa Broker zerbitzuaren kudeaketa (zeina marka zuri gisa eskaintzen baitie bezeroei), data center birtualeko zerbitzuak (Euskaltel Taldearen data centerren bidez emandakoak), eta azken teknologietan oinarritutako segurtasun-zerbitzu aurreratuak.

Zerbitzu guztiak bikoiztuta daude, bi kokapen geografikotan (Derion eta Coruñan), eta segurtasun osoz integratuta, bai Norbolsaren sare pribatuarekin, eta bai Norbolsarekin harremana duten gainerako erakundeekin. Gainera, % 99,95eko eskuragarritasuna bermatzen du, eta negozioarekin jarraitzeko plan bat eskaintzen du.

Beste elementu bereizgarri bat ere badu: Norbolsatik gertu, gertaera berezietarako egoitza bat du, egoitza nagusian hondamendiren bat gertatuz gero martxan jarraitzea ahalbidetzen diona.

Norbolsarako erabat pertsonalizatutako kudeaketa- eta gobernu-ereduak definitu dira, zerbitzua kontrolatuta edukitzeko.

Euskaltel Taldeak emandako soluzio horiekin, negozioari balio handiena ematen dioten prozesuetan jar ditzake bere erakundearen baliabideak Norbolsak, eta Euskaltelek, berriz, azpiegituren kudeaketan puntako zerbitzuak eskaini.

Iñaki Varelak, Norbolsako Baliabideen zuzendariorde nagusiak, hitzarmen honen puntuen artean, honako hauek nabarmendu ditu: "Gertutasuna, gure beharrak ulertzea, malgutasuna, ikuspegi orokorra eta Euskaltelek proiektuan duen inplikazioa".

Hau esan du Euskaltel Taldeko Enpresa Negozioaren zuzendari Isidro Fernándezek: "Hitzarmen honek balioa ematen die erakundeei eraldaketa digitaleko prozesuetarako eskaintzen dizkiegun lehiakortasun-abantailei. Abantaila horiei esker, Norbolsak ingurune pribatu eta seguru bat du, denbora errealekoa, kalitate gorenekoa eta latentzia txikienekoa, eta eskuragarritasun osoarekin".

Enpresentzako beste zerbitzu batzuk

Outsourcing zerbitzuez gain (hala nola Norbolsarena), hodei hibridoko zerbitzuak ere eskaintzen ditu Euskaltelek, eta gero eta gehiago eskatzen dituzte bezeroek. Zerbitzua moldakorra izanik, enpresek aukera dute beren arkitektura propioa diseinatzeko, eta erabakitzeko beren aplikazio edo datuetatik zein geratzen diren eremu pribatuan eta zein migratzen diren hodei publikora.

Hodei hibridoak hodei publikoko eta hodei pribatuko inguruneak konbinatzen ditu, konektatuta eta erabat integratuta. Hodei hibridoan konfiguratzen diren baliabideek, beraz, enpresaren beraren instalazioetan dauden zerbitzariak eta zerbitzuaren hornitzaileak eskaintzen dituenak konbinatzen dituzte, eta bakar bat balira bezala administratzen dira. Hala, Euskaltelen hodei hibridoak hodei-konputazioaren onena eskaintzen die enpresei: malguagoa da, seguruagoa, kostuak aurrezten laguntzen du eta datuak gehiago kontrolatzen laguntzen dio erakundeari.

Bere hiru markek lan egiten duten merkatu naturaletan (Telecable Asturiasen, R Galizian eta Euskaltel Euskadin) datu-zentro bana du Euskaltelek, eta bera da estatuan azpiegitura hori duen operadore bakarra. Horri esker, bezero dituen enpresa eta erakundeei zerbitzu osoak, gertukoak eta aurreratuak eskaintzen dizkie. Garrantzi teknologiko handiko apustua da, eta Taldeko bezero diren enpresen kokalekuetatik hurbil zentro-sare bat eratzea du helburu.

Erreferentziazko hornitzaile, kide teknologiko eta integratzaileen eskutik, enpresa-merkatura bideratutako irtenbideen aukera zabala eskaintzen du Euskaltel Taldeak, eta merkatu nazionalean erreferente da VMware inguruneetan (lehen erreferentzia Cloud Disaster Recovery Service-n eta gune anizkoitzeko lehen hodei federatua).

Bezeroak seguru egon daitezke noiznahi erabili ahal izango dituztela beren sistemak, etenik gabe, ahalmen handiko datu-sare baten bidez, eta ostatatutako datuak eta bezeroenak babestuta daudela, eta segurtasunari buruzko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituztela une oro (DBEO, ISO 27001, Segurtasun Eskema Nazionala eta abar).

Apustu honekin, Euskaltel Taldeak berretsi egin du aholkulari eta teknologia-bideratzaile gisa duen eginkizuna; hain zuzen, merkatuko Hodeiko, IoTko eta Big Datako teknologia eta zerbitzu digital aurreratuenak eskaintzen dizkie bezero dituen enpresei. Haiei esker, enpresek aukera dute beren negozioetako eraldaketa digitaleko proiektuak arrakastaz gauzatzeko, ingurune seguru batean, eta adituen gertuko laguntza eta aholkularitzarekin.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com