Euskaltelen TBko bezeroek beste inork baino lehen ikusi ahal izango dute "Caminando sobre las olas" bidaiei eta surfari buruzko dokumental-seriea

  • Euskaltelek "Caminando sobre las olas" dokumental-seriea esklusiban ikusteko aukera eskaintzen die telebistako bezeroei. RTVE koproduktore izan da.
  • Euskaltelen laguntza izan du, Europako zinemaren ekoizpenean eta hedapenean inbertitzeko konpromisoa baitu. RTVEk ere parte hartu du.
  • Kepa Acero surflari, ekintzaile eta dokumentalista euskaldun ezagunaren esperientzia kontatzen du.
  • Replayteka zerbitzuan ikus daiteke seriea, "Aipagarrienak" atalean.
  • 30 minutuko 13 atalez osatuta dago seriea, eta, Euskaltel Taldearen telebistetan eman ondoren, RTVEn emango da.

Bilbon, abenduaren 10ean. Euskaltelek, otsailaren 2ra arte, "Caminando sobre las olas" dokumental-seriea eskaintzen die esklusiban bere telebistako bezeroei. Koprodukzio bat da, eta operadoreak parte hartu du, Europako zinemaren ekoizpenean eta hedapenean inbertitzeko duen konpromisoaren adierazgarri.

Euskaltelen telebista-bezeroak izango dira lehenak aukera izango dutenak bidaia, surfa, kultura eta ohiturak biltzen dituen dokumental-serie horretaz gozatzeko. Izan ere, abenduaren 2tik aurrera 60 eguneko leiho esklusibo bat izango dute, Replaytekaren eskaripeko bideo-zerbitzuen bidez. 30 minutuko 13 atalez osatuta dago seriea, eta, Euskaltel Taldearen telebistetan eman ondoren, RTVEn emango da.

Seriea ikusteko, Euskaltelen telebistako bezeroek beren telebistaren telekomandoko Replayteka botoia sakatu besterik ez dute egin beharko, eta lehen orrian, "Aipagarrienak" atalean, "Caminando sobre las olas" hautatu.

Abantaila hori Euskaltelek bere telebista-merkatuari egiten dion ekarpen garrantzitsu bat da; izan ere, "Caminando sobre las olas" dokumental-serieak Euskaltelek bere telekomunikazio-zerbitzuak eskaintzen dituen lurraldeak korritzen baititu, kirola, kultura eta tradizioak nahastuz: Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia. Mugarri bat da Euskaltelen edukien eskaintza bateratuan, eta, oraingoan, gainera, modu esklusiboan.

Donejakue bidea eta surfa

Surfaren mundua eta Donejakue bidea elkartzen ditu "Caminando sobre las olas" serieak. Bi bidaia-kontzeptu bateratuko zituen dokumental bat sortzea zen helburua: Iparraldeko bidean edo Kostaldeko bidean Santiagora egindako erromesaldia (Irundik Santiago de Compostelara) eta ibilbide horretan olaturik onenak hartzeko aukera ematen duten hondartzaz hondartzako ibilbidea.

Kepa Acero surflari, ekintzaile eta dokumentalista euskaldun ezagunaren esperientzia kontatzen du. Europako surfeko junior txapeldun ohia da, eta hainbat etapa egin ditu bizikletaz eta bere oholarekin: Euskadiko kostaldea, Kantabriakoa, Asturiaskoa eta Galiziakoa, 13 kapitulutan. Herri hauek guztiak ikusiko ditugu: Irun, Hondarribia, Zarautz, Donostia, Mutriku, Lekeitio, Bakio, Sopela, Getxo, Castro, Somo, Santander, San Vicente de la Barquera, Llanes, Ribadesella, Gijón, Salinas, Navia, Ribadeo, Burela, Ferrol, Malpica, Finisterre eta Santiago de Compostela.

Surfa izango da une oro seriearen hari gidaria. Kepa Acerok beraren bide bera egiten ari diren erromesak aurkituko ditu. Bakoitzak bere historia du. Bidean, surflari lokalekin eta toki bakoitzeko tradizioak kontatuko dizkioten beste pertsonaia batzuekin topo egingo du gidariak. Bidaia bera egin nahi duenarentzat ere gida turistiko erabilgarria izango da programa, non lo egin, non bazkaldu edo zer leku bisitatu erakutsiko baitu.

Eskaripeko edukiak

Euskaltelek bere eskaripeko bideo-zerbitzuetako Aipagarrienak atalean sartu du dokumental hau. Atal horretan, gustu guztietarako edukiak daude, zenbait zerrendatan multzokatuta: "Cine en familia", "Películas de acción", "Selección National Geographic", "El mejor cine de todos los tiempos" edo "Tarde de risas".

Euskaltelek bere telebistako edukien katalogoa zabaltzen jarraitzen du, eta merkatuan dagoen eskaintzarik osoena eskaintzen du. Gogoan izan behar da Android TBa duen 4K deskodetzailea sartu zuen lehenengo operadorea izan zela Espainian, 2017an; hala, OTT edukiak eta zerbitzuak azkar txertatzeko aukera ematen duen plataforma ireki bat osatu du hasiera-hasieratik.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com