Orangerekin dituen handizkako akordioak berritu eta hobetu ditu Euskaltel Taldeak

Euskaltel Taldeak akordio bat lortu du Orangerekin, eta, horri esker, baldintza hobeak izango ditu eta Espainiako etxe guztietara iritsiko da zuntz optiko bidez

  • Orangerekin dituen handizkako akordioak berritzeko kontratua sinatu du Euskaltel Taldeak; horri esker, baldintza hobeak izango ditu, eta aurreko akordioek iraupen luzeagoa izango dute.
  • Sare finkoan, kontratuak lehengo kostuak murrizten ditu, eta aukera ematen dio Euskalteli etorkizunean Orangerekin egiteko inbertsioak.
  • Akordio berriari esker, ikusgarritasun handiagoa izango du Taldeak, eta kostuetan aurreztu egingo du, gainera.
  • Euskaltel Taldeak estatu osora hedatzeko duen ibilbide-orriaren oinarriak finkatzen ditu akordioak.

Bilbon, 2019ko abenduaren 13an. Mugikor-sareei eta zuntz optikoari buruzko akordio bat sinatu du Euskaltel Taldeak Orange Espaņarekin. Akordio horri esker, bezeroei mugikor-teknologia guztia eskaini ahal izango die, eta Orangeren zuntz optikoa hedatua dagoen etxe guztietara iritsi ahal izango da, bere komunikazio-zerbitzu bateratuak eskaintzeko. Euskaltel Taldeak estatu osora berme osoz hedatzeko duen ibilbide-orriaren oinarriak finkatzen ditu akordioak.

Akordioa 2024ko ekainera arte egongo da indarrean mugikorrean, eta ez du amaiera-datarik izango finkoan. Akordio honen bidez, Euskaltel Taldeak Orangerekin zituen finkoko eta mugikorreko handizkako akordioak berritu eta hobetu egingo dira, Taldeak FTTH sarerik eta mugikorrik aurreratuenak eskuratu ahal izango ditu epe luzera, aurreko akordioen egiturari eutsiko zaie, eta baldintza hobeak eta zerbitzu berritzaileak eskainiko dira.

Gainera, kostuak nabarmen murriztuko dira Euskaltel Taldearentzat. Bolumenean oinarritutako deskontuak hobetuta, Taldeak aurrezkiak lor ditzake, bai sare mugikorretan, bai finkoetan, eredu ekonomiko optimizatuen bidez.

Hala, Euskaltel Taldeak telekomunikazioetako zerbitzu mugikor aurreratuenetarako sarbidea bermatzen die bere bezeroei, kalitatezko mugikor-sare baten bidez, eta ziurtatzen du gai izango dela etorkizunean erabiltzaileei sortzen zaizkien datu mugikorren zerbitzu-behar berriei erantzuteko.

Mugikor-sareari dagokionez, Euskaltel Taldeak eta Orange Espaņak ibiltaritzako akordio nazionala berritu dute, baldintza hauetan oinarrituta:

- Iraupena: 2024ko ekainera arte egongo da indarrean akordio berria, hots, aurreko akordioa baino bi urte gehiago. Gainera, aurreko akordioarekin konparatuta, ikusgaitasun handiagoa izango du eta baldintza hobeak.

- Prezioak: Bolumenaren araberako deskontu handiak jaso dira akordioan; horri esker, asko aurreztuko du Taldeak.

Sare finkoari dagokionez, Euskaltel Taldeak Orange Espaņaren FTTH azpiegitura erabiltzeko akordioak ere berritu ditu, honela:

- Estaldura: Orange Espaņaren FTTH sarea handizkako zerbitzu gisa erabili ahal izango du Taldeak Espainia guztian, eta baldintza hobeekin.

- Prezioak: Sinatutako hitzarmen berrian deskontu handiak sartu dira; deskontuok aurreko hitzarmeneko baldintzak hobetzen dituzte, eta handitu egiten dira lortutako bezero-kopuruaren arabera.

- Baterako inbertsioa: Hitzarmenak aukera ematen dio Taldeari Orange Espaņarekin FTTH etxeetan inbertitzeko. FTTHn egindako baterako inbertsioari esker, Taldeak aurrezkiak lor ditzake, opex/capex eredu ekonomiko malgua sortuz.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com