Euskaltelek Talde osorako lehen aplikazioa plazaratu du, zeinak gailu mugikorretatik telebistako doako milaka edukitara sartzeko aukera ematen baitu

  • Euskaltelen, R-ren eta Telecableren TBko bezeroek edozein gailutatik ikusi ahal izango dute telebista, aplikazio bakar baten bidez; funtzionaltasun eta eduki gehiago dituen telebista batera sartu ahal izango dira.
  • Euskaltel Taldeak diseinatua da plataforma sendo hau, eta etorkizunean funtzionalitateak gehitzeko prestatua dago.
  • Aplikazio honen bidez, bezeroek milaka eduki ikusi ahal izango dituzte eskaripean, doan, bai eta telebista zuzenean ere.
  • Erabiltzaileek grabazioak programatu ahal izango dituzte aplikaziotik, gero edozein gailutan edo deskodetzailearen bidez ikusteko (eta alderantziz), eta aplikaziotik azken 7 egunetako edozein programazio berreskuratu ahal izango dute.
  • Euskaltelek, R-k eta Telecablek sendotu egin dute telebistan duten posizionamendua, beren eskaintza bateratua (telebista, banda zabala eta telefonia mugikor eta finkoa) merkatuan dagoen kalitate handieneko eskaintza izan dadin.
  • Taldearen bide-orri berrian markatutako estrategia komertzialeko beste urrats bat da, merkatuan hazten jarraitzeko, zerbitzuak integratuz eta, era berean, bakoitzak bere markari eutsiz.

Bilbon, 2019ko abenduaren 19an. Euskaltel Taldeak beste urrats bat eman du bezeroei telekomunikazioetako zerbitzu bateratuetan kalitaterik onena eskaintzeko estrategian, Taldearen bide-orri berrian ezarritako planei jarraituz.

Helburu hori kontuan hartuta, Euskaltel Taldeak lehen aplikazio bateratua plazaratu du Euskaltelen, R-ren eta Telecableren bezero guztientzat. Aplikazio horri esker, iparraldean lider den operadore bateratuaren erabiltzaileek milaka telebista-eduki izango dituzte eskura, eskaripean, eta doan sartu ahal izango dira genero guztietako edukietara.

Marka bakoitzak gaur egun duen izen berarekin mantenduko ditu zerbitzuak -Edonon Euskaltelen, TEDI Telecablen eta TV Conmigo R-n-, baina, orain, plataforma bakarra erabiliko dute, eta zerbitzua hobea izango da -sendoagoa eta zabalgarria, hau da, etorkizuneko funtzionalitateetarako prestatua-. Aplikazio honi esker, Euskaltelen, R-ren eta Telecableren TBko erabiltzaile guztiek telebista bizkorrago bat edukiko dute, programazioko funtzio gehiago izango dituena eta genero guztietako milaka eduki dituena (zinema, telesailak, dokumentalak, haurrentzako saioak, etab.).

Halaber, Euskaltelen, R-ren eta Telecableren telebistako bezeroek zuzeneko saioak eta gaikako kanalak ikusteko aukera izango dute, eta grabazioak programatu ahal izango dituzte aplikaziotik, gero edozein gailutan edo deskodetzailearen bidez ikusteko (eta alderantziz). Aplikazioan, gainera, azken 7 egunetako saioak berreskuratzeko aukera izango dute, Android eta iOs gailuetatik nahiz web-bertsiotik sartuta.

366.000 bezero inguruk duten aplikazioa eskuratzeko aukera

Aplikazio berri honen bidez, Euskaltel Taldearen deskodetzailea duten 366.000 bezerok baino gehiagok telebista-zerbitzua eskura izango dute aplikazio berritik; hau da, Euskaltelen, R-ren eta Telecableren ordainpeko telebista duten bezeroen % 84k edozein gailutatik sartu ahal izango du TBra.

Telebistako kontsumitzaileen beharrei erantzuten die Euskaltelen zerbitzu berri honek, helburu baitugu bezero guztiei balio handiko zerbitzu eta produktuak eskaintzea. Telebistaren kontsumo-ohiturak asko aldatu dira azken urteotan. Etxetik kanpo beste gailu batzuen bidez telebista ikusteko ohitura gero eta zabalduago dago; horrez gain, 4K deskodetzailea duten bezeroen % 80k eskaripeko edukiak kontsumitzen dituzte, eta erabiltzaileek, beste gailu batzuetan edukiak ikusten dituztenean, batez beste 33 minutu pasatzen dituzte saio bakoitzean.

Telebista erabiltzeko kultura berri horren barruan, Taldean, Android TV deskodetzailea duten bezero-zorroa etengabe hazten ari da: gaur egun, Taldeko 140.000 bezero inguruk 4K deskodetzailea dute etxean.

Markako datuak, ordainpeko telebistaren erabileran

CNMCk 2019ko lehen hiruhilekoari buruz egindako txostenaren arabera, ordainpeko telebistak markak hautsi ditu Espainian, etxeen % 37an baitago. Hiruhileko horretan bertan, Euskaltelek % 2,3ko igoera izan du telebistako bezeroetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Telebista-ikusleek egiten duten kontsumoari dagokionez, Netflix, HBO edo antzeko eduki-plataformak erabiltzen dituzte Espainian 4,8 milioi etxetan baino gehiagotan, hau da, etxeen % 26an. Segmentu hori hazten ari da oraindik ere, aukera berriak sartzen ari baitira merkatuan: Mitele Plus, ordainpeko futbolerako Mediaset-en plataforma; 2020ko udaberrian Espainiara iritsiko den Disney+; iristear den Warner Mediaren HBO Max.

Azken batean, Euskaltel Taldeak -bere bezeroek hobekien baloratutako operadoreak- bere edukien katalogoa handitzen segitzen du, eta merkatuan dagoen eskaintzarik osoena merkaturatu du.

Gogoan izan behar da Android TBa duen 4K deskodetzailea sartu duen lehenengo operadorea izan dela Espainian (2017an), eta, hala, OTT edukiak eta zerbitzuak etxeetara azkar eramateko aukera ematen duen plataforma ireki bat osatu du hasiera-hasieratik.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com