IBEX Medium Cap® indizean sartu da gaur Euskaltel

  • IBEX 35eko balioak alde batera utzita Espainiako Burtsan burtsa-kapitalizazio handiena duten 20 balio kotizatuen artean sartu da hala komunikazio-taldea.

Bilbon, 2019ko abenduaren 23an. Gaur, abenduak 23, IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu da Euskaltel, Aholku Batzorde Teknikoak abenduaren 12ko berrikuspenean erabaki bezala.

Hala, kapital flotagarriak doitutako kapitalizazio handiena duten eta eskatutako likidezia-ratioak betetzen dituzten 20 enpresa kotizatuetako bat izatera pasatu da, Ibex 35eko balioak alde batera utzita.

Euskaltel Taldea IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu izanak erakusten du Euskaltelek portaera ona izan duela burtsan 2019an; hain zuzen ere, haren merkatu-kapitalizazioa % 30 baino gehiago hazi da aurtengo ekitaldian.

2019ko hirugarren hiruhilekoko emaitzetan ikusi zenez, bezeroak eta errentagarritasuna hazi egin ziren, eta aurreko hiruhilekoan hasitako joera-aldaketa berretsi egin zen: aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, EBITDA % 2,8 hazi zen, eta cash flowa % 8,1, eta etxeko nahiz enpresako balio handiko bezeroak ere ugaritu egin ziren. Taldeak 785.000 bezero baino gehiago ditu gaur egun, eta 2,83 milioi produktutik gora dauzkate kontratatuta; alegia, azken hiruhilekoan, 6.000 kontratu berri egin dira.

Berriki, enpresak iragarri du handizkako akordioak berritu eta hobetu dituela, eta horrek bide emango dio, Taldearen ibilbide-orrian ezarri zenez, Espainia osoan zabaltzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com