Ángel Olabuenaga izango da Euskaltel Taldearen finantza-zuzendari berria

  • Enpresa Administrazioko lizentziaduna da, eta 19 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa multinazionaletako finantza-postuetan.

Bilbon, 2019ko urtarrilaren 9an. Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak erabaki du Ángel Olabuenaga Burón izendatzea Taldearen finantza-zuzendari berri. Izendapen honekin, Taldearen antolakuntza-egitura sendotu du, konpainiaren etorkizun hurbileko erronkei aurre egiteko.

Euskaltel Taldearen finantza-zuzendari berria hainbat enpresatan aritu da aurretik; besteak beste, hauetan: Deloitte, Telefónica Data España, Electrolux eta Vestas. Azken enpresa horretan, LATAM Latinoamerikarako Taldearen finantza-zuzendaria izan da: konpainia horrek 1.500 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa eta 25.000 langiletik gora ditu.

Enpresa Administrazioko lizentziaduna da, eta 19 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa multinazionaletako finantza-postuetan, hala nola finantza-kudeaketan, finantza-kontrolean eta enpresen auditorietan.

Zuzendari berriak Jon Ander de las Fuentes Inchaustiren lekukoa hartuko du, zeina konpainiaren Finantza Zuzendaritzan aritu baita 2014. urtean Taldean sartu zenetik.

Azken bost urte pasatxoan, Euskaltel Taldea eraldaketa- eta hazkunde-prozesu sakon batean murgilduta egon da eta, gaur egun Euskaltel Taldea prest dago Espainia osora hedatzeko.

Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Jon Ander de las Fuentesi enpresa-proiektua erabat aldatu eta indartu den urte hauetan izandako dedikazioagatik eta egindako ahaleginagatik, eta etorkizuneko aukera eta erronketan arrakasta izatea opa dio.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com