Euskaltelen Giga Mugagabeak kanpainaren emaitza: milioi bat giga doan, eta 100.000 zerbitzu-aktibazio

  • Zerbitzu horri esker, nahi adina datu izan dituzte Euskaltelen bezeroek mugikorrean 2019ko asteburu guztietan.
  • Aktibazio-kopuru handiaz gainera, kalitate bikaineko zerbitzutzat jo dute erabiltzaileek oso erabilgarria delako eta itxura berritzaile eta bereizgarria duelako.

Bilbon, 2020ko urtarrilaren 17an. Emaitza paregabea izan du 2019 urte osoan Euskaltelek aktibatua izan duen Giga Mugagabeak kanpainak; paregabea diogu, bai erabilitako doako giga-kopuruari erreparatuta-milioi bat baino gehiago-, bai aktibazio-kopuruari erreparatuta -100.000-.

2019an, Euskaltel Taldeak Giga Mugagabeak kanpaina jarri zuen abian Osoa Familyko bezeroentzat (Euskadin) eta Bonos Gigante Gratiseko bezeroentzat (Galizian). Ekimen horri esker, baldintzak betetzen zituzten eta zerbitzuan izena eman zuten bezeroek aukera izan dute nahi adina giga erabiltzeko, doan, 2019ko asteburu guztietan. Oso harrera ona izan du kanpainak Euskaltel Taldeko bezero guztien artean; garbi erakusten dute hori kanpainaren ondorioz lortu diren 100.000 aktibaziok baino gehiagok.

Kanpaina amaitu ondoren (2019ko abenduaren 31 arte egon zen indarrean), balorazio bikaina egin dute erabiltzaileek; oso gustuko izan duten seinale, beraz. Arrazoi hauek eman dituzte: batetik, zerbitzuan izena emateko prozedura erosoa eta azkarra (webgunearen eta aplikazioen bidez), eta, bestetik, zerbitzuaren baliagarritasuna familientzat, aukera eman baitie nahi adina giga kontsumitzeko mugikorrean urteko asteburu guztietan; hain zuen ere, aisiarako denbora gehien daukagunean eta etxetik kanpo denbora gehien ematen dugunean.

Euskaltel Taldeko bezeroek ederki asko aprobetxatu dute abantaila esklusibo hau, datuek garbi erakusten baitute oso nabarmen hazi dela giga-kontsumoa 2019ko asteburuetan. Batik bat, sare sozialen, musikaren, jokoen eta bideoen kontsumorako plataformetan hauteman da hazkuntza.

Bezeroen balorazioan, Euskaltel Taldearen bereizgarri batzuk nabarmendu dituzte bezeroek, hala nola zerbitzu berritzaileak eta baliagarriak izatea, eta erabiltzaileari egokitutako proposamen berriak diseinatzea.

Sustapen-kanpaina amaitu ondoren, zerbitzua erabiltzen jarraitu nahi duten Giga Mugagabeak/ Bono Gigante zerbitzuen Euskalteleko eta R-ko bezeroek hilean 5 € bakarrik ordainduta kontratatu dezakete.

Euskaltelek lanean jarraitzen du bere bezeroek mugikorra erabiltzean esperientzia hobea izan dezaten. Hala, Giga Mugagabeak zerbitzuarekin batera, Wifi Kalean zerbitzua hobetu eta osatu egingo du datozen hilabeteetan, zuntz optikoko bere sarearen bidez doan, seguru eta mugarik gabe nabigatzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com