25 milioi euro ordainduko dizkie akziodunei

Euskaltel Taldeak akzioko 0,14 euroko konturako dibidendua ordainduko du otsailaren 5ean

  • Konturako dibidenduaren banaketa 2019ko urriaren 29an onartu zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.
  • Euskaltel Taldea IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu izanak erakusten du Euskaltelek portaera ona izan duela burtsan 2019an; hain zuzen ere, haren merkatu-kapitalizazioa % 30 baino gehiago hazi da aurtengo ekitaldian.

Bilbon, 2020ko urtarrilaren 22an. Euskaltel Taldeak akzioko 0,14 euro gordineko konturako dibidendua ordainduko du, otsailaren 5ean, 2019ko ekitaldiko emaitzen kontura.

Operadoreak 25 milioi euro ordainduko dizkie akziodunei, guztira, konturako dibidendu horren kontzeptuan. Konturako dibidenduen banaketa 2019ko urriaren 29an erabaki zuen Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak.

Dibidenduak banatzen diren laugarren urtea da, jarraian, 2015ean konpainia Burtsara atera zenetik. Era berean, dibidendu-banaketa horrek erakusten du konpainiak konpromisoa hartzen duela akziodunari ordaintzeko politika jasangarriari eusteko.

2020an egitekoa den Akziodunen Batzar Orokorrean erabakiko da, Administrazio Kontseiluak proposatuta, zenbatekoa izango den 2019ko konturako azken dibidendua.

Duela gutxi, konpainiak iragarri du Euskaltel Taldea IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu dela. Horrek erakusten du Euskaltelek portaera ona izan duela burtsan 2019an; hain zuzen ere, haren merkatu-kapitalizazioa % 30 baino gehiago hazi da aurtengo ekitaldian. IBEX 35eko balioak alde batera utzita Espainiako Burtsan burtsa-kapitalizazio handiena duten 20 balio kotizatuen artean sartu da hala komunikazio-taldea.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com