Pizgarri-plan bat onartu du Euskaltelek, zuzendaritzako kide giltzarriek akziodunei begira lan egin dezaten

  • Planaren oinarria da datozen 3 urteetan akziodunentzat balioa sortzea
  • Konpainiaren Eraldaketa eta Hedapen Plan Nazionalaren zati garrantzitsu bat da.
  • Plana zuzendaritzako 40 bat kide giltzarrirentzat izango da, eta garrantzitsua izango da talentua erakartzeko eta atxikitzeko.
  • Sortutako balioaren % 4raino akziodunen artean banatzea ahalbidetuko du .

Bilbon, 2020ko urtarrilaren 28an. Euskaltel ha anunciado hoy que su Consejo de Administración ha aprobado un Plan de Incentivos a Largo Plazo para su equipo directivo basado en la creación de valor para sus accionistas en los próximos tres años.

Plana diseinatu da konpainiaren zuzendaritzako kide giltzarriek negozio-helburuei eta akziodunen interesei begira lan egin dezaten, eta Euskaltelen eraldaketaren funtsezko oinarria da, hedapen nazionaleko plana barne. Plana Euskaltel Taldeko zuzendaritzako 40 kide eta laguntzailerentzat da.

Planak muga bat du, eta, horren arabera, beharrezkoa da Euskaltelen akzioen egungo prezioa nabarmen handitzea. Planari esker, datozen hiru urteetan sortutako balioaren % 4raino banatuko da akziodunen artean. % 4ko maximo hori lortzeko, beharrezkoa da konpainiaren merkatu-balorazioa akzio bakoitzeko 19 eurokoa izatera iristea (akziodunentzako balio-igoera 2.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da orduan). Pizgarri-plan honen zati bat kaxa sortzeko helburuarekin lotuta dago.

Epe luzeko pizgarrien plan hori funtsezko aktiboa izango da konpainiak bere helburu estrategikoak lortzeko behar duen talentua erakartzeko eta atxikitzeko eta akziodunentzat balioa sortzeko emaitza positiboak sustatzen jarraitzeko.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com