Euskaltelen bezeroek Euskadin baleude bezala hitz egin eta nabigatu ahal izango dute Erresuma Batuan, gehiago ordaindu gabe

  • Brexita gorabehera, 2020an Erresuma Batura bidaiatzen duten Euskaltelen erabiltzaileak etxean baleude bezala arituko dira mugikorretik posta elektronikoa kontsultatzen, argazkiak sare sozialetara igotzen, hitz egiten eta mezuak bidaltzen.

Bilbon, 2020ko urtarrilaren 30ean. Euskaltelek Europako roamingeko tarifei eutsiko die Erresuma Batuan, "Brexita gorabehera". Hau da, etxean baleude bezala aplikatuko zaizkie tarifak, gehiago ordaindu gabe sareak roamingean erabiltzeagatik.

Euskaltelen bezeroek zerbitzu berbera jasoko dute, inolako izapiderik edo deirik behar gabe, eta kontratatuak dituzten zerbitzuen ohiko baldintzei eutsiko diete. Euskaltel hasia da dagoeneko horren berri ematen bezeroei, denek jakin dezaten otsailaren 1etik aurrera ez direla aldatuko roamingeko tarifak Europan.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com