Otsailaren 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

Euskaltel Taldeko profesionalen herenek STEM prestakuntza dute, eta sarearen, teknologiaren eta sistemen arloetan lan egiten dute

  • Euskaltel Taldeak emakumeen presentzia nabarmena du -emakumeen % 33,33, zehazki- STEM deritzen alorretan: zientziak, teknologiak, ingeniaritzak eta matematika.
  • Besteak beste, baditu Industria Antolakuntzako, Elektronikako, Informatikako eta Telekomunikazioetako ingeniariak, eta Kimika Zientzietako, Fisika Zientzietako, Matematikako, Programazio eta Kudeaketako, Telekomunikazio Sistemetako eta Telekomunikazio Elektronikako lizentziadunak.
  • Konpainiaren barruan, berdintasun-politika aplikatzen du, ekintza positiboen bidez, errekrutatzean, kontratazioan, prestakuntzan eta sustapenean, eta, hala, profesionalen arteko genero-berdintasunaren kultura bat lortzen du.
  • Kanpoan, hala Euskaltelek nola R-k eta Telecablek parte hartzen dute enplegu-foro eta -ekitaldietan, katedretan eta masterretan, interesgune nagusi dituztela enplegua, ekintzailetza eta emakumeak teknologia berrien sektorean sartzeko laguntza.

Bilbon, 2020ko otsailaren 11n. "Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna" seinalatua dago gaur Nazio Batuen egutegian, zientzian dagoen genero-desorekari buruz sentsibilizatzeko. Euskaltel Taldearentzat, bere helburu estrategikoetako bat aitortzeko eta nabarmentzeko eguna da: bereizkeriarik eza eta aukera-berdintasuna, eta konpainia guztietan pertsonen aniztasuna errespetatu eta sustatzea.

Nazioarteko Egun hau dela eta, nabarmentzekoa da emakumeen presentzia handia STEM deritzen arloetan (zientziak, teknologiak, ingeniaritzak eta matematika); izan ere, Euskaltel Taldean (Euskaltel, R eta Telecable) lan egiten duten emakumeen herenek (% 33,33) STEM trebakuntza dute eta espezialitate horiekin zerikusia duten arloetan lan egiten dute; batez ere, Sarea, Teknologia eta Sistemak.

Euskaltel Taldeko langileen % 45 emakumeak dira, eta haien artean presentzia nabarmena dute ingeniariek, fisikariek, matematikariek eta telekomunikazioen eta informatikaren arloetako teknikari espezialistek.

Besteak beste, Taldeak baditu Industria Antolakuntzako, Elektronikako, Informatikako eta Telekomunikazioetako ingeniariak, eta Kimika Zientzietako, Fisika Zientzietako, Matematikako, Programazio eta Kudeaketako, Telekomunikazio Sistemetako eta Telekomunikazio Elektronikako lizentziadunak.

Genero-arrakala berdintzeko ekimenak

Genero-arrakala aspaldikoa da, mundu osoan, zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren sektoreetan (STEM). Goi-mailako karreretan emakumeen kopurua asko handitu den arren, oraindik ez dute presentzia nahikoa arlo horietan.

Euskaltel Taldeak bere hondar-alea gehitu nahi du joera hori zuzentzeko. Horretarako, konpainiaren barruan, berdintasun-politika aplikatzen du, ekintza positiboen bidez, errekrutatzean, kontratazioan, prestakuntzan eta sustapenean, eta, hala, genero-berdintasunaren kultura bat lortzen du profesionalen artean. Arlo horretan, nabarmentzekoa da "emakume talentudunak" programa abian jarri dela, Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkartearekin (AED) lankidetzan egindako programa bat, emakumeen ahalduntzea sustatzeko, telekomunikazioen sektorean emakumeek duten zeregina nabarmentzeko eta haien gaitasun profesionalak indartzeko, erakundean erronka profesional berriak lortzeko.

Kanpoan, Euskaltelek, R-k eta Telecablek parte hartzen dute enplegu-foro eta -ekitaldietan, katedretan eta masterretan, interesgune nagusi dituztela enplegua, ekintzailetza eta emakumeak teknologia berrien sektorean sartzeko laguntza. Besteak beste, parte hartzen dute bokazio zientifikoak sustatzeko Open Science zientzia eta teknologiako azokan; halaber, STEAM First Lego League Euskadi hezkuntza-programan, zeina Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen baitu (Innobasque); Crea R robotika-lantegietan (Galizian talentu digitala sustatzeko programa berezia, eta gazteei eta familiei zuzendua); Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen JEPES jardunaldietan, ikasleei etorkizuneko lan-aukerak ezagutarazteko; Coruņako IFFE Business School enplegu-azokan, eta Oviedoko Unibertsitatearen Enplegu Foroan. Parte hartzen du, halaber, EHUko Zibersegurtasuneko Masterrean eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrean, bai eta Coruņako eta Vigoko unibertsitateetako Zibersegurtasuneko katedretan eta Oviedoko Unibertsitateko Belaunaldi Berriko Bideo eta Sareen Katedran ere.

Besteak beste, jarduera horietan parte hartzen du Euskaltel Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian eta Asturiasen. Jarduera horien bidez, agerian geratzen da emakumeen kopurua handitu egin dela enpresaren eremuetan, eta ekarpena egiten diola gizarte digitalaren garapenari.

Euskaltel Taldearen ezaugarri da jasangarritasuna pertsonetan eta gizartearekiko konpromisoan oinarritzen duen telekomunikazio-operadorea izanik duen lurralde-konpromisoa, bai euskal gizartearekin, bai Asturias eta Galiziakoarekin. Berdintasuna eta aniztasuna, kalitateko enplegua sortzea, ingurumena eta kontsumo arduratsua, berrikuntza eta azpiegitura jasangarriak eta kalitateko hezkuntza eta aliantzak sortzea dira konpainia gisa ditugun lan-lerro batzuk, 2030eko Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuen ildo berean.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com