Zuntz optikoaren bidez, Euskadiko beste 105 udalerritan eskainiko ditu bere zerbitzuak, eta beste 200.000 etxeri baino gehiagori emango die estaldura.

Bere sare-estaldura hedatu, eta 1.200.000 etxeri emango die zerbitzua EAEko 241 udalerritan, hots, ia Euskadi osoan

  • Udalerri horietako bizilagunek zuntz optikoaren bidez eskuratu ahal izango dituzte Euskaltelen produktu eta zerbitzuak.
  • Udalerri berrietako bezeroek gaur egungo bezeroen zerbitzu berak izango dituzte eskura, eta ongietorriko eskaintza hau egingo zaie: 500 Mb/s-ko Internet, dei mugagabeak eta 30 giga mugikorrean, telefono finkoa dei mugagabeekin eta Replay telebista Android 4K deskodetzailearekin, hilean 19,9 euro ordainduta.
  • Euskaltelen ekintza estrategiko berri honek euskal operadorea beren herrietara iristea eskatzen zuten herritarren, enpresen eta udalerrien eskaerari erantzuten dio.

Bilbon, 2020ko martxoaren 6an. Euskaltelek behin betiko urratsa eman du zuntz optikozko sarearen bidez telekomunikazio-zerbitzu digital aurreratuenak Euskadiko udalerri guztietara eramateko. Telekomunikazioen euskal operadoreak gauzatutako plan berriari esker, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 105 udalerritara iritsi da Euskaltel, eta beste 200.000 etxetara, zeinetan orain arte ez baitzuen balio erantsiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko aukerarik eta mugatua baitzuen zuntz optikozko sare bidezko konektagarritasuna.

Orain, 241 udalerritako 1.200.000 etxeri baino gehiagori eman diezaieke zerbitzua Euskaltelek zuntz optikoaren bidez, hots, EAEko ia udalerri guztietako etxeei.

Akordio horien bidez, bere sare-estaldura hedatzen jarraitzen du Euskaltelek; telekomunikazioko produktu aurreratuetarako sarbiderik ez zuten Euskadiko eremuetara iritsi da, eta dagoeneko prest dago euskal udalerri , etxe eta enpresa gehienetan bere zerbitzu bateratuak eskaintzeko.

Gaur egun, Euskadiko 251 udalerrietatik erdiak baino gehiagok -136 udalerri, milioi bat etxe- Euskaltelen zuntz optikozko sare propioa du. Une honetatik aurrera, 105 herri gehiagok -200.000 etxe baino gehiago- jaso ahal izango dituzte Euskaltelen produktuak eta zerbitzuak zuntz optikoaren bidez.

Udalerri berrietako bezeroek, hilean 19,9 €-ren truke, zerbitzu hauek jasoko dituzte: 500 Mb/s-ko Internet, mugikorra 30 GB-rekin, eta TB digitala 4K deskodetzailearekin

Datozen egunetan, orain arte Euskaltelen zerbitzuak kontratatu ezin zituzten 105 herri horietako bizilagunek operadorearen baterako eskaintza izango dute eskura: telefonia finkoa -dei mugagabeekin-, mugikorra, banda zabal finko eta mugikorreko Internet, eta telebista digitala. Zehazki, bezero berriek operadorearen ongietorriko eskaintza bat izango dute eskura: 500 megako Internet, mugikorra 30 GB eta dei mugagabeekin eta bereizmen handiko Android-4K deskodetzailea duen Replay telebista digitala, 19,9 euro ordainduta lehen sei hilabeteetan, martxoaren 31 baino lehen kontratatuz gero.

Zerbitzuak erabiltzeko aukera izango duten etxe berriei horren berri ematean, instalazioa azkar, garbi eta doan egingo diela esango die Euskaltelek, eta berak izapidetuko duela bezeroaren baja egungo operadorean, arin eta erraz, erabiltzaile berriei lana errazteko.

Hauetan aurkituko duzue Euskaltelen sarerako sarbideari buruzko informazioa: webgunean (www.euskaltel.eus; mapa ikus dezakezue hor), dendetan eta 1717 bezeroarentzako arreta-zenbakian. Horretaz gain, martxoan, ETBko Eguraldia informazio meteorologikoari buruzko eguneroko saioan, Euskaltelen zuntz optikoa iristen den udalerriak geolokalizatuko ditu pixkanaka Ana Urrutia aurkezleak.

Azken urrats estrategiko honekin, Euskaltelek bere sarea hedatzen jarraitzen du, eta azken belaunaldiko telekomunikazio-azpiegiturak EAEko herri guztietan zabaltzen jarraituko du, betiere azken helburua izanik Euskadiko herri guztietako etxe eta enpresa guztietara eramatea konektibitatea, eta eten digitala murriztea.

Merkatu naturaletan indartzea, hedapen nazionalari ekiteko

Euskaltelen ekintza estrategiko berri honek euskal operadorea beren herrietara iristea eskatzen zuten herritarren, enpresen eta udalerrien eskaerari erantzuten dio.

Euskaltel lider eta protagonista bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko garapen eta bultzada teknologiko eta digitalean; banda zabaleko eta telefonia finko eta mugikorreko produktuak eta zerbitzuak, ordainpeko telebista eta bestelako zerbitzu konbergenteak eskaintzen ditu, eta bezero-mota askori laguntzen die. 2019an, 771.074 bezero partikular zituen, eta 15.263 enpresa.

Hain zuzen ere, Taldearen ibilbide-orri estrategikoaren zutabeetako bat bere markek -Euskaltel, R eta Telecablek- beren merkatuetan duten sendotasuna da, eta markak zein bere lurraldean are gehiago errotzea du helburu.

Taldea bere merkatu naturaletan indartuta, hiru marketarako eredu operatibo bakarra inplementatuta eta bere bezeroentzako balio-proposamenak oinarri hartuta -zeinek lider bihurtu duten Taldea beren lurretan eta arrakasta lortzera eraman dituen merkatu naturaletatik hurbileko eskualdeetan-, estatu osoan hedatzeari ekingo dio Euskaltel Taldeak, Virgin markaren bidez produktuen eta zerbitzuen eskaintza bateratua eginez; hala, oraindik sartu ez den lurralde baten merkatuaren % 85era begira hasiko da lanean, eta hazteko eta errentagarritasuna lortzeko aukera bikaina izango du.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com