Euskaltelek 2020-2025eko Negozio Plana aurkeztu du gaur, eta espero du haren bidez bere operazio- eta finantza-magnitude nagusiak biderkatzea

Euskaltel taldeak bere hedapen nazionalaren planarekin diru-sarrerak eta bezeroak bikoiztea aurreikusten du

  • Taldearen diru-sarrerak 685 milioi euro izan ziren 2019ko ekitaldiaren itxieran, eta 1.300 milioi eurora iritsiko dira tarte horretan.
  • Taldearen EBITDA urtean %6 haziko da, batez beste, eta egungo 345 milioietatik 500 milioi euro ingurura iritsiko da.
  • Hedapen nazionalari eta kostu-eraginkortasunari esker, espero da operatiboaren kutxa-fluxua 240-280 milioi eurokoa izatea 2025erako, hau da, 2019an baino % 60 handiagoa.
  • Taldeak aurreikusten du 2,3z biderkatzea telekomunikazio finkoen bere bezero-oinarria, eta 1,5 milioi bezerotik gora izatera iristea.
  • Mugikorreko zerbitzu kontratatuei dagokienez, 2025ean 3 milioi baino gehiago izango dira; gaur egungo oinarria halako hiru.

Bilbon, 2020ko martxoaren 10ean. El consejero delegado del Grupo Euskaltel, José Miguel García, presentará hoy ante la comunidad de inversores y analistas, las claves del Plan de Negocio 2020-2025 del Grupo, que prevén un crecimiento en las principales magnitudes financieras y de negocio para los próximos años, un crecimiento rentable basado, fundamentalmente, en la ejecución de su plan de expansión nacional.

José Miguel Garcíak, Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak, Taldearen 2020-2025 Negozio Planaren gakoak aurkeztuko dizkio gaur inbertitzaileen eta analisten komunitateari. Gako horien arabera, datozen urteetan hazi egingo dira finantza- eta negozio-magnitude nagusiak; hazkunde hori errentagarria izango da, eta, funtsean, hedapen nazionalaren plana gauzatzean oinarritzen da.

Euskaltel Taldeak 2020ko bigarren hiruhilekoan ekingo dio hedapen horri, Euskal Autonomia Erkidegoko, Galiziako eta Asturiasko merkatu naturaletan duen oinarri sendotik, non bere hiru markekin lan egiten baitu -Euskaltel, R eta Telecable-.

Hedapenarekin, orain arte atzi ezin zuen merkatu nazionalaren % 85era iritsi nahi du, eta 18,4 milioi etxeri zerbitzua eman.

Hedapen-plan horren bidez, hazkunde errentagarriko aukera berriak izango ditu Taldeak, eta horietan oinarrituko da konpainiak bezero-kopuruan eta errentagarritasunean izango duen bilakaera positiboa.

Taldearen aurreikuspenen arabera, gaur egungo bezero-oinarria bikoiztu baino gehiago egingo da, bai finkoko zerbitzuetan, bai mugikorrekoetan. Hala, espero du telekomunikazio finkoko bezeroak gaur egungo oinarria halako 2,3 izatea eta 1,5 milioi bezerotik gora izatera iristea, hedapen-merkatuetatik finkoko 800.000 bezero berri gehituta; halaber, espero du datozen bost urteetan Taldearen bezero-oinarriaren % 50 gaur egungo merkatuetako erabiltzaileak izatea eta gainerako % 50a merkatuaren gainerako % 85ekoak izatea, non orain arte ez baitzuen jarduten.

Bestalde, aurreikuspenen arabera, mugikorreko zerbitzu kontratatuak 3 milioitik gora izango dira 2025ean; kontuan hartuta erabiltzaileek gaur egun milioi bat mugikor-zerbitzu erabiltzen dituztela, hirukoiztu egingo da gaur egungo bolumen-oinarria.

Nola finkoko hala mugikorreko bezeroen oinarriaren hazkundearen ondorioz, diru-sarrerak ia bikoiztu egingo dira datozen bost urteetan, eta urteko batez besteko hazkundea % 11 izango da. Taldearen diru-sarrerak 685 milioi euro izan ziren 2019ko ekitaldiaren itxieran, eta 1.300 milioi eurora iritsiko dira tarte horretan.

Diru-sarreren hazkundea, funtsean, hedapen nazionalaren plana gauzatzean datza. Espero da Taldearen diru-sarrera guztien % 40 Espainiako gainerako lurraldeetara egindako hedapenari dagokion negoziotik etortzea 2025ean.

Taldearen EBITDA urtean % 6 haziko da, batez beste, eta egungo 345 milioietatik 470-520 milioi euro inguruko mailara iritsiko da; hau da, % 45 haziko da egungo mailekiko. Hazkunde hori hedapen nazionalaren emaitzetan, gaur egungo merkatuetako aztarna handitzean eta ezarritako eraginkortasun-neurrietan oinarritzen da.

Espero da operatiboaren kutxa-fluxua 240-280 milioi eurokoa izatea 2025erako, hau da, 2019an baino % 60 gehiago.

Hedapen-planaren nabarmentzeko moduko ezaugarri bat da bezero-oinarriaren hazkundeari lotua dagoela ia osorik, halako moldez non hedapen nazionalera bideratutako inbertsio osoa epe luzeko diru-sarreren % 20 baino txikiagoa izango baita.

Negozio-plana kutxaren sendotasunari esker finantzatuko da osorik, eta horrek aukera emango dio konpainiari EBITDA halako lauko palanka-efektu egonkor bati eusteko. Hedapen-planeko negozioa handitu ahala, konpainiaren palanka-efektua bizkor txikiagotuko da, eta 2025ean EBITDA halako 3 inguru izango da.

Virgin markarekin estatu osora hedatzeko prozesua

Euskaltel taldearen kuota % 30etik gorakoa da bere merkatu naturaletan -Euskadi, Galizia eta Asturias-, non taldearen markak (Euskaltel, R eta Telecable) baitira haren indargune nagusia. Marka horiek bereizgarri dituzte hurbiltasuna, zintzotasuna, identitatea, enpatia eta antzeko ezaugarriak, eta horiek eraman dute bezero-arretan nagusi gailen izatera.

Hedapen nazionalerako, Euskaltel Taldeak Virgin marka izango du. Marka horrek ospe handia du mundu osoan, eta, Espainiako merkatuan, % 75eko marka-aitorpenaren indizea. Ezaugarri bereizgarri ditu nazioartekoa, modernoa, esperientziaduna eta berritzailea izatea, eta mundu mailako telekomunikazio-merkatuetan izandako arrakastaren bermea du, Virgin markako telekomunikazio-enpresek 15 milioi bezero baino gehiago baitituzte mundu osoan.

Euskaltelen merkatu-ezagutza, zerbitzu-kalitatea eta produktuen balio handia eta Virgin markaren sendotasuna elkartuta, balio handiko posizionamendua izango du Virgin markak Espainiako merkatuan; izan ere, bezeroarentzako oso zerbitzu on baten eta prezio lehiakor baten konbinazioa izango da, eta bezeroari balioa ematera bideratua egongo da.

Eskaintzak argiak, ulerterrazak eta malguak izango dira, eta zerbitzuaren bikaintasunean oinarrituko dira. Virgin markarekin, produktu hauek merkaturatuko dira: abiadura handiko banda zabala, datu-bolumen handiko telekomunikazio mugikorrak eta telebista-eskaintza sendoa.

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com