Lanean jarraitzen du telebistako eskaintza hobetzeko eta mugikorrei konektagarritasun handiagoa emateko

Euskaltelek haurrentzako kanal eta kanal hezigarri gehiago sartu ditu TBko eskaintzan, doan, bere bezeroentzat

  • Joan den astean, osasun-krisia hasi zenean, sartutako kanalei (Panda, Disney Junior, Disney XD), orain, Baby TV, Nick eta Nick Jr gehitu zaizkie.
  • Orain, zerbitzua osatu egin du, eta, horri esker, haurrentzako kanalek (aurrekoek eta fase honetan gehitutakoek) grabatzeko aukera emango dute, programak gelditu ahal izango dira, hasieratik jarri eta Edononen ikusi, Euskaltelen onlineko telebista-zerbitzuan (www.euskaltel.com).
  • Replaytekan, berriz, Canal Historiak saio berezi bat eskainiko du datozen egunetan. Historiari buruzko hogeita bost programa baino gehiago dira, modu entretenigarrian irakasten dutenak, eta batez ere ikasleei zuzenduak (une honetan ikastetxeetara joan ezin direnez, aprobetxatzeko moduko aukera da).

Bilbon, martxoaren 24an. Etxean egoteko aginduak irauten duen bitartean, Euskaltelek neurriak hartzen jarraitzen du bezeroak etxean gusturago egon daitezen; are gehiago agindua apirilaren 11ra arte luzatuko dela iragarri ondoren. Une honetan, operadorea ahalegin handia egiten ari da bere bezeroen konektagarritasuna bermatzeko eta bere sare mugikorraren eta finkoaren bidez kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko.

Egun hauetan hartu diren neurrietako bat da bezero guztiei haurrentzako kanal gehiago eskaintzea doan. Gainera, bezeroek ez dute ezer egin behar horiek ikusteko. Joan den astean, osasun-krisia hasi zenean, sartutako kanalei (Panda, Disney Junior, Disney XD), orain, Baby TV, Nick eta Nick Jr gehitu zaizkie. Ohiko dialetan ikusi ahal izango dira: Baby TV dialeko 80an, Disney Junior dialeko 82an, Nick Jr dialeko 87an, Disney XD dialeko 90ean, Nick dialeko 88an eta Panda dialeko 99an.

Gainera, zerbitzua osatu egin du, eta, horri esker, haurrentzako kanalek (aurrekoek eta fase honetan gehitutakoek) grabatzeko aukera emango dute, programak gelditu ahal izango dira, hasieratik jarri eta Edononen ikusi, Euskaltelen onlineko telebista-zerbitzuan (www.euskaltel.com).

Canal Historiako saio berezia

Gainera, datozen egunetan, Canal Historiak saio berezi bat eskainiko du Replaytekan: historiari buruzko 25 programa baino gehiagoko saio bat, bereziki ikasleei zuzendua. Eskolara joan ezin direnez, aukera ona da telesail eta dokumental hauen bidez historia ikasteko; modu oso entretenigarrian, gainera. Zazpi gai nagusi landuko dituzte: Historiaurrea, Zibilizazioak, Historia Klasikoa, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak, Espainiaren Historia eta Misterioak.

Kanal berriak automatikoki sartu dira Euskaltelen telebistan, bezero guzti-guztientzat, TBko edozein pakete dutela ere kontratatuta; eta bezeroek ezer egin beharrik gabe, gainera.

Ekimen horiek eta beste hainbat jarri ditu martxan Euskaltelek isolamendu-egunetan pertsonen arteko komunikazioa errazteko, egun hauetan telekomunikazioen erabilera esponentzialki handitzen baita. Euskalteleko teknikariak lanean ari dira sarearen dimentsioa handitzeko, egun hauetako erabilerari aurre egiteko. Hala ere, gogoan izan telekomunikazioak zentzuz eta arduraz erabiltzeko emandako gomendioak:

- Ahal duzun guztietan, erabili telefono finkoa eta wifi sareak Internetera konektatzeko.

- Benetan behar dituzun dokumentu edo fitxategiak bakarrik deskargatu, eta, itxaron ezin badute, gauez egin, edo trafiko gutxiena izaten den orduetan (arratsaldeko ordu bietatik laurak bitartean, eta iluntzeko zortzietatik goizeko zortziak bitartean).

- Ahal baduzu, ez bidali pisu handiko fitxategirik -bideoak, ppt-ak...-. Biltegiratuta dauden tokirako estekak bidali. Eta, bidaltzea ezinbestekoa bada, konprimatu lehenago edo eman gutxiago pisatzen duen formatu bat (ppt-tik pdf-ra pasatuta, adibidez).

- Erabili Teams, Slack eta halako lankidetza-tresnak, eta, ahal baduzu, ez egin beti bideoarekin.

- Saihestu mezu masiboak.

- Eta, batez ere, optimizatu trafikoa benetan behar duzunerako erabilita: posta elektronikoa, telelana, hitzaldiak, eskolako aplikazioak, informazioa eskuratzea... Eta zirkulazio txikieneko orduetarako utzi aisialdiko tresnak, bideo-jokoak, streaminga, bideoa zuzenean erreproduzitzea...