Aste Santuko elizkizunak hodeian bideoa automatikoki sortzeko sistema adimendunen bidez erreproduzituko ditu Euskaltelek

  • Euskaltelen eta Bilboko Gotzaindegiaren arteko hitzarmenari esker, zeremoniak pertsonengana hurbiltzeko aukera emango du teknologiak -zehazki, adimen artifizialak-.
  • Instalazio horri esker, EAEko etxeetatik audio- eta bideo-kalitate onarekin ikusi eta entzun ahal izango dira ekitaldiak, gotzaindegiaren http://www.bizkeliza.org/ web-orriaren bidez.

Bilbo, 2020ko apirilak 8. Euskaltel akordio batera iritsi da Bilboko Gotzaindegiarekin, Aste Santuan Bilboko Katedralean ateak itxita egingo diren elizkizun nagusiak zuzenean emateko. Hala, nahi duten guztiei aukera emango zaie erlijio-esanahi berezia duten egun hauetan Bilboko gotzain Mario Izetak zuzenduko dituen elizkizunetan parte hartzeko, aurten ez baita bertara joateko modurik izango, COVID-19a dela medio.

COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisia eguneroko ohiturak eta tradizioak aldatzen ari da, eta hori agerian geratu da Aste Santuko ekitaldiekin ere. Egoera horren aurrean, teknologia, eta zehazki adimen artifiziala, lagungarri izan daiteke erlijio-zeremonia eta -liturgiak jendeari hurbiltzeko, etxetik mugitu beharrik gabe.

Zuzeneko emankizunak egin ahal izateko, Bilboko Gotzaindegiaren kasuan, instalazio aurreratu bat egin da, elementu hauekin: une bakoitzeko planoak hartzen dituen kamera bat, katedraleko mikrofonoen sarrera formatu analogikoan jasotzen duen eta soinua seinale digital bihurtzen duen audio-kodegailu bat, eta inguruko soinua jasotzeko mikrofono bat, audioaren segurtasun-kopia gisa jarduten duena.

Instalazio horri esker, elizkizunak audio eta bideo-kalitate egokiarekin jasoko dituzte fededunek gotzaindegiaren webgunearen bidez (http://www.bizkeliza.org/). Horretarako, atal berezi bat jarri dute webgunean. Gotzaindegiak bere egutegia osatu ahal izango du han, eta elizkizun guztiak eman.

Zehazki, meza eta ospakizun hauek jarraitu ahal izango dira sarearen bidez:

- Krisma-meza (Ostegun Santua, 12:00)

- Ostegun Santuko Afariaren ospakizuna (17:00etan)

- Ostiral Santuko Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna (17:00)

- Larunbat Santuko Pazko-gaubeila (22:30)

- Pazko Igandeko meza (12:00)

Aholkulari eta dibulgatzaile teknologiko gisa, Euskaltelen helburu nagusia da erakunde publiko eta pribatuei teknologia eta zerbitzu digital berriak azkar eta erraz ezagutzen eta txertatzen laguntzea, erronka teknologiko berriei arrakastaz aurre egiteko.

Kasu honetan, elizkizunak zuzenean ematea posible da Euskaltelek Cinforekin duen aliantzari esker. Tiivii izeneko teknologia propioaren bidez hodeian bideoa automatikoki sortzeko sistema adimendunetan espezializatuta dago enpresa hori. Teknologia horrek hodeiko bideo-ekoizpen automatikoko sistema adimendunak ditu. Sistema horiei esker, adimen artifizialak gobernatutako kamera finkoek eta mugikorrek automatikoki sortzen dute TBren seinalea. Hala, kalitateko bideo-ekoizpenaren kostuak ahalik eta gehien murrizten dira, eta ekitaldi desberdinetarako egokitutako instalazio aurreratu bat eskaintzen da. Emanaldia zuzenean egiten da, eta euskal erabiltzaileek beren ordenagailuetatik nahiz tableta eta telefono mugikorretatik jarraitu ahal izango dituzte elizkizunak.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com