Eibarko zenbait familiari modemak eta tabletak utzi dizkie Euskaltelek, SD Eibar Fundazioaren eta Gurutze Gorriaren bidez

Eibar, 2020ko apirilaren 21ean. Eibarko 59 familiak modem bidez Internetera sartzeko aukera izango dute, eta haietako hamarrek tabletak ere jasoko dituzte, ikastetxeetako onlineko hezkuntza jasotzeko gailu egokirik ez baitute. SD Eibar Fundazioak eta Gurutze Gorriak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, baliabiderik gabeko familientzako modemak eta tabletak emango ditu Eibarko erakundeak, seme-alabek konfinamendu-aldian onlineko klaseak jaso ahal izan ditzaten.

Ekimen honek Euskaltelen eta Eibarko Udalaren laguntza jaso du: Euskaltelek, SD Eibarren babesle ere badenak, gailuak eman dizkie familiei, eta Eibarko Udalak laguntza hori behar duten familiak identifikatu ditu, ikastetxeekin lankidetzan.

Eibar-Ermuko Gurutze Gorriak ikusi zuen, COVID-19ak sortutako egoera zela eta, bazirela seme-alabek onlineko eskolak hartzeko aukerarik ez zuten familiak .Horren ondorioz, egoera hori konpontzeko bidea jarri nahi izan zuen SD Eibar Fundazioak. Horretarako, Euskaltelekin harremanetan jarri zen (zeina klubaren babeslea ere bai baita), eta hark berehala jarri zituen bere baliabide teknologikoak ekimen honen eskura.

Hitzarmen horren ondorioz, Eibarko 59 familiak modem bidez Internetera sartzeko aukera izango dute, eta haietako hamarrek tabletak ere jasoko dituzte, ikastetxeetako onlineko hezkuntza jasotzeko gailu egokirik ez baitute.

Gurutze Gorriak materiala jasoko du, eta konpromisoa hartuko du gailuen entrega eta bilketa koordinatzeko, eta horien erabileraren, xedearen eta zainketen berri emateko familia hartzaileei. Materiala bi hilabetez utziko zaie, eta aste honetan bertan emango zaie.

Ekimen honetaz gain, gehiago ere egin ditu Euskaltelek osasun-alertak martxoaren 14az geroztik eragindako konfinamenduan sortzen den eten digitala arintzeko. Egun hartatik, Euskaltelek pertsonen eta enpresen arteko komunikazioetan kalitaterik onena eskaintzen jarraitzen du, une oro datuen trafikoa eta emaria monitorizatuz, sarea beharren eta erabileren arabera dimentsionatzeko. Era berean, modu solidarioan laguntzen die tokiko ingurunearen eskaera eta beharrei, konpromiso sozialeko jardueren bidez, "Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat" lema praktikan jarriz eta egia bihurtuz.

Besteak beste, e-book-ak, aurikularrak eta mugikorren kargagailuak eman dizkie Bilboko suhiltzaileei, ospitaleratutako pertsonen egonaldia eramangarriago egiteko.

Eten digitalaren aurkako borroka horren barruan, SIM txartelak ere eman dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, bazterketa-arriskuan dauden ikasle eta familiei prestakuntzarako sarbidea errazteko.

Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Besarkada birtualak" ekimenean ere parte hartzen du, aldundiaren adinekoen egoitzetarako doako telefono-lineak eskainiz, familiakoekiko komunikazioa errazteko.

Eta Edonon onlineko telebista-plataforma mugarik gabe ireki die ospitaleratutako pertsona guztiei, bezero izan nahiz ez. 15 eguneko tartean, 1.000 pertsonak baino gehiagok aktibatu dute doako zerbitzu hori.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com