Euskaltelen bezeroek beren 4K deskodetzaileen funtzionalitate guztia aprobetxatzen dute, eta ETBren zuzeneko eta grabatutako kontsumoaren alde egiten dute; ETBren pantaila-kuota % 38 handitu da osasun-krisiaren garaian

ETBren kuota % 12ra iritsi zen, urte-hasieran baino % 38 gorago, eta ETB2 ikusizen gehien.

  • Euskaltelen Telebistako bezeroek hurbiltasuna aukeratu dute COVID-19areninguruko berriak izateko, eta hori islatzen da ETBko kanalen audientziarenbilakaeran.
  • Kontsumoaren % 10 baino gehiago eskariaren arabera edo aurrez grabatutaegiten da jada, Euskaltelen 4K deskodetzailearen funtzionalitateetako bataprobetxatuz.

Bilbon, 2020ko uztailaren 14an. Hurbileko telebista-edukiak eta hurbileko informazioa aukeratu dituzte Euskaltelen bezero gehienek osasun-krisiaren garaian; batez ere, konfinamendu-asteetan pandemiak izan duen bilakaerari eta deskonfinamendu-faseei buruzko aktualitateari jarraitzeko.

Horren ondorioz, nabarmen handitu da kanal autonomikoen audientzia. Hala, ETBren audientzia-kuota % 12ra iritsi zen hilabete horietan; hau da, urte-hasieran baino %38 gorago. ETB2 izan zen gehien ikusi zen kanala, 40 ordu inguruko kontsumo metatuarekin; hots, eguneko ordubete baino gehixeago ikusle bakoitzeko. ETB3 haurrentzako kanalaren kasuan, eskaripeko edukien kontsumoa % 30 baino handiagoa izan zen.

Kontsumoaren % 10 baino gehiago eskariaren arabera edo aurrez grabatuta egiten da jada, Euskaltelen 4K deskodetzailearen funtzionalitateetako bat aprobetxatuz.

Osasun-krisia amaitu ondoren, berdintsu apalduz joan dira telebistako audientzien indizeak, eta alarma-deklarazioaren aurreko hilabeteetako zifretan gelditu dira berriro. Hala ere, nabarmendu behar da azken hilabeteetan informatuta egoteko beharrak urte-hasieran espero ez ziren ehunekoak ekarri dituela telebista-kontsumoan. Euskaltelek, oro har, ohi baino % 45 gehiagoko kontsumoa izan zuen bere Telebistako kanaletan, batez beste, eta haurrentzako edukien kontsumoa % 48 hazi zen. Adina kontuan izanda, lau urtetik beherako haurren telebista-kontsumoa hazi zen gehien, ohiko kontsumoa halako 9 izan baitzen. Lau urtetik gorakoen telebista-kontsumoa % 29 hazi zen, eta % 54 gaztetxoentzako edukiena.

Euskaltelen Telebista

Kalitatezko telebista eskaintzen du Euskaltelek, zuntz optikoaren bidez. Bi harpidetza-modalitate ditu: Aisia TB eta Guztia TB, 90 eta 120 kanalekin, hurrenez hurren. Edukiei dagokienez, telesailak, dokumentalak, kirolak, zinema, musika eta gazteentzakoak eta beste eskaintzen ditu, eskaintza osatua eta kalitatekoa, Euskaltelen zuntzaren bidez. Eta horri gehitu behar zaizkio Android TV duen 4K deskodetzailearen funtzionalitateak eta zerbitzuak, erabiltzaile guztiek goza dezaten telebistaren munduak eskaintzen dituen erabilera berriez. Zerbitzu hauek eskaintzen dira, besteak beste: Replay zerbitzua (erabiltzaileak telebista nahi bezala kontrola dezake, eta programa hasieratik ikus dezake hasita egonda ere), Replayteka (familia osoarentzako milaka eduki, nahieran), Ez Zenuen Ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak, berreskuratu eta ikusi ahal izateko), eta bilatzeko eta grabatzeko aukerak. Horietaz gain, aplikazio pila bat eskaintzen ditu, hala noa Netflix eta Amazon Prime Video. Horiek guztiek erabilera berri bat sortzen dute, erraza eta intuitiboa, edozein eduki ikusleak nahi duenean ikusteko aukera ematen duena. Gainera, Euskaltelen Telebistak 5 gailu mugikor ere erabiltzeko aukera ematen du bere edukietara Edonon gailu anitzeko zerbitzuaren bidez sartzeko.

Euskal bezero gehienek Euskaltelen TBko eskaintzaren alde egiten jarraitzen dute, merkatuko kalitate-prezio erlaziorik onena baitu. Hori dela eta, Telebista Digitaleko liderra da Euskadin.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com