Ongietorri-sustapen bat dakar: 19,5 €/hil, hiru hilabetez.

Euskaltelek eskaintza bat merkaturatu du bere 25. urteurrenean, eta telefonia finkoa, mugikorra, Internet eta 4K deskodetzailea duen TBa emango ditu 53 euroan

  • Gainera, bigarren mugikor-linea bat kontratatuz gero, bezeroak terminal bat eskuratu dezake 0 euroren truke.
  • Dagoeneko bezero direnek ere SAMSUNG terminalak 0 euroan eskuratzeko aukera ematen dieten datu-kontratazioko bi sustapen izango dituzte.
  • 4 Play Premium eskaintza honekin, erabiltzaileen eskaera nagusiei erantzuten die, zeinek mugikorreko giga-kopuru mugagabea eta nahierako kalitatezko telebista eskatzen baitute.
  • Euskaltelek merkatuan 25 urte daramatzala eta egin duen proposamen hau oso lehiakorra da, Aisia TBa ere sartzen duelako, bere funtzionalitate guztiekin.

Bilbon, 2020ko uztailaren 29an. Euskaltelek, bere 25. urteurrenarekin bat, merkatuko preziorik lehiakorrena duen sustapen bat merkaturatu berri du. Sustapenean, gehien eskatzen diren lau telekomunikazio-zerbitzuak bildu ditu, eta merkatuko eskaintzarik onena egin du. Telefonia finkoa, 200 megako Internet, 30 gigako mugikorra eta 4K deskodetzailea duen Aisia TBa, merkatuko paketerik merkeenean: 53 euro behin betiko prezio gisa, eta lehen hiru hilabeteetan 19,5 euroko sustapena alta berrientzat. Gainera, bigarren mugikor-linea bat kontratatuz gero, bezeroak smartphone bat izan dezake 0 euroren truke. Urtebetez irauteko konpromisoa du eskaintzak, eta Interneteko abiadura bikoitza (200 mega) eta mugikorreko giga-kopuru hirukoitza (dei mugagabeak eta 30 giga) eskaintzen ditu.

Sustapen honekin, Euskaltelek beste abantaila bat eman nahi die bezero berriei; izan ere, bigarren mugikor-linea bat kontratatuz gero (dei mugagabeak eta 10 GB 10 euroren truke), smartphone bat eskuratu dezakete 0 euroren truke.

Dagoeneko Euskaltelen bezero direnek ere eskuratu dezakete doan smartphone terminal bat, 6 eta 12 euroko datu-paketeak kontratatuta.

Euskaltelen Telebista

Euskaltelek merkatuan 25 urte daramatzala eta egin duen proposamen hau oso lehiakorra da, Aisia TBa ere sartzen duelako, bere funtzionalitate guztiekin.

Kalitatezko telebista eskaintzen du Euskaltelek, zuntz optikoaren bidez. Bi harpidetza-modalitate ditu: Aisia TB eta Guztia TB, 90 eta 120 kanalekin, hurrenez hurren.

Teknologiaren ikuspuntutik, Android TV duen 4K deskodetzaileak hainbat funtzionalitate eta zerbitzu ditu erabiltzaileentzat, telebistaren munduak eskaintzen dituen erabilera berriez balia daitezen. Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: Replay, zeinaren bidez erabiltzaileak telebistaren kontrola hartzen baitu eta hasieratik ikus baitezake programa bat, hasita badago ere; Replayteka (milaka eduki nahierara familia osoarentzat); Ez zenuen ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak berreskuratu eta ikusi ahal izateko); eta bilatzeko eta grabatzeko aukerak. Horietaz gain, aplikazio asko eta asko eskaintzen ditu, hala nola Netflix eta Amazon Prime Video. Erabiltzeko erraza eta intuitiboa da, eta ikusleak edozein edukitara jo dezake nahi duenean. Gainera, Euskaltelen Telebistak 5 gailu mugikor ere erabiltzeko aukera ematen du bere edukietara Edonon gailu anitzeko zerbitzuaren bidez sartzeko.

Edukiei dagokienez, telesailak, dokumentalak, kirolak, zinema, musika, gazteentzakoak eta beste eskaintzen ditu, eskaintza osatua eta kalitatekoa, Euskaltelen zuntzaren bidez.

Euskaltel Taldea

25 urteotan Euskadirekin izan duen konpromisoa eta telekomunikazioen sektorean lortu duen lidergoa ospatzen ditu Euskaltelek bere 25. urteurrenean. Operadore gisa izan duen hazkundea, telekomunikazio-zerbitzuak zabaltzean ez ezik, beste konpainia batzuen integrazioan ere oinarritu da, hala nola R Galizian, 2015eko azaroan, eta Telecable Asturiasen, 2017 uztailean. Halaxe sortu zen Euskaltel Taldea. 2020an, sortu eta 25 urtera, Euskaltelek bere historiako mugarri garrantzitsuenetariko bati ekin dio, eta behin betiko urratsa eman du bere zerbitzuak estatu osora eramateko. Eta Virgin marka ezaguna erabili du horretarako.

Hedapen-plan horren bidez, hazkunde errentagarriko aukera berriak izango ditu Taldeak, eta horietan oinarrituko da konpainiak bezero-kopuruan eta errentagarritasunean izango duen bilakaera positiboa. Hala, dagoeneko Espainiako ia 19 milioi etxetara hel daiteke Euskaltel (bere merkatu naturalak barne harturik), bai bere sarearen bidez, bai Orange eta Telefónica handizkariekin egindako hitzarmenen bidez.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com