Euskaltelek Ikasleentzako supereskaintza bat merkaturatu du: 500 megako Internet, iraupen-konpromisorik gabe

  • Eskaintza horri esker, hilean 35, 39 edo 42 euro ordainduta kontrata daiteke zerbitzua (iraupen-konpromisorik gabe). Zerbitzuak 200 edo 500 megako abiadura eskaintzen du.
  • Udako oporretan eten egin daiteke zerbitzua, eta berriro aktibatu hurrengo ikasturtea hasitakoan.
  • Ikasturtean kanpoan bizi diren eta pisuko gastuak ikaskideekin partekatzen dituzten ikasleentzat berariaz diseinatutako zerbitzu bat da.

Derion, 2020ko irailaren 9an. Ikasturte-hasiera honetan, esanahi berezia dute COVID-19ak eragindako krisiak eta prestakuntza online bidez jasotzearen garrantziak. Horregatik, Euskaltelek Ikasleentzako supereskaintza bat merkaturatu du. Ikasturtean kanpoan bizi diren eta, askotan, pisua eta gastuak ikaskideekin partekatzen dituzten gazteen beharretara egokitutako pakete bat da.

Zerbitzuak 200 edo 500 megako Internet-eko konexioa eskaintzen du, eta, bigarren kasu horretan nahi izanez gero, baita Guztia TB -Android 4K deskodetzaileduna-, Replay eta 90 kanal baino gehiago ere. Ez du iraupen-konpromisorik, eta, gainera, udan doan eten daiteke eta berriro kontratatu ikasle-pisura itzultzean.

Ikasleentzat esklusiboki diseinatu da, eta ikasle-txartela aurkeztu baino ez dute egin behar eskaintzaz baliatzeko.

Merkaturatzeko sustapenak irailaren 30era arte balio du, alta berrietarako. Sustapen honi esker, ikasleek aukera paregabea dute, COVID-19ak eragin duen osasun-krisiaren testuinguruan, Interneteko konexio ona izateko, ezinbesteko bihurtu baita konexio ona lanak online egin ahal izateko, campus birtualetara sartzeko edo etxekoekin harremanetan egoteko.

Hauek dira aukerak:

200 mega, hilean 35 €:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik ez

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan

500 mega, hilean 39 €:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik ez

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan

500 megas por 42 euros/mes:

- linea finkorik gabe

- iraupen-konpromisorik ez

- Guztia TB + Android 4K deskodetzailea

- zerbitzua 3 hilabetez eteteko aukera, doan

Sustapen honen bidez, Euskaltelek argi eta garbi erakusten du telekomunikazioen kalitate onena merkatuko preziorik lehiakorrenetan eskaintzeko duen konpromisoa. Ildo horretatik doa egin duen azken eskaintzaren proposamen apurtzailea: telefonia finkoa, mugikorra giga-kopuru hirukoitzarekin, Internet abiadura bikoitzarekin, eta TBa 4K deskodetzailearekin, 19 euroan.

Euskaltelek aurrera jarraitzen du bezero guztientzako produktu sendo eta baliotsu bat merkaturatzeko; horixe da, hain zuzen ere, konpainiaren zutoin estrategikoetako bat. Estrategia horren ondorioz, merkatuan hazten jarraitzen du, eta, abuztuan, estatuko mugikor-eramangarritasunen rankingaren buru jarri zen.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com