Asteburu honetan, taldeko beteranoen eta gazteen arteko topaketari buruzko erreportajea emango du jarraian Euskaltelek

Euskaltelen Kanal Gonbidatuak Marea Laranjaren ametsa berpiztuko du, Euskaltel-Euskadi taldeko zenbait txirrindulari-belaunaldiren bizipenen bidez

  • Asteburuan ikusi ahal izango den bideoak taldearen garaipenetako batzuk dakartza gogora.
  • Gainera, Euskaltelek martxan jarri berri du onlineko denda bat, aukera ematen duena Euskaltel-Euskadi taldearen ekipamendu ofiziala erosteko. Operadorearen bezeroek % 30eko deskontua izango dute maillotak eta kulotak erostean.

Irailaren 11. Jorge Azanza, Haimar Zubeldia, Aitor Galdós eta Amets Txurruka Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak, eta Peio Goikoetxea, Jokin Aranburu eta Txomin Juaristi taldearen belaunaldi berriko kideak Arrate gainean (Eibar) elkartu ziren uztaileko lehenengo astean, eta gazteenen irrikak beteranoen balentrien oroimen gozoekin nahastu ziren.

Bideoan grabatu genuen euskal txirrindularitzaren tontor ezagunenetako batean egindako topaketa, eta ikusgai dago gaurtik, asteburu osoan, Euskaltelen Telebistaren Kanal Gonbidatuan (dialeko 7an); hitzordu paregabea benetan egunotan Frantziako Tourrari adi dauden txirrindularitzazale guztientzat. Begiztan emango den bideoak argi eta garbi erakutsiko du Marea Laranjaren ametsa berpizteko gogo bizia dutela denek.

Zazpi txirrindularien elkarrizketan seinale da guztien ametsa: helmugara iristea Marea Laranja osatzen duten zaleek egindako korridore zirraragarria zeharkatuz. Haimar Zubeldiak emozioz gogoratzen ditu Frantziako Tourreko Pirinioetan egindako etapak, elastiko laranjaz jantzitako zaleen harrera beroak bultzatuta. Eta sentimendu hori "berpiztu du Euskaltel taldearen itzulerak", dio Haimarrek. Aitor Galdósek, bestalde, ez du zalantzarik: "txinparta hura berpiztuko da".

Peio Goikoetxearen eta Txomin Juaristiren hitzetan ere ezagun da "amets hura berriz bizitzeko" gogo bizia. Jorge Azanza Euskaltel taldeko kirol-zuzendaria dute orain buru, eta oso gogoan du Azanzak nola bizi izan zuen Haimar Zubeldiaren garaipena gazteen kategorian zebilenean. Taldearen garrantzia nabarmendu dute denek, txirrindularitzazale guztiek taldea baitute helburu eta jomuga txiki-txikitatik. Guztiek diote Marea Laranja dela, inolako zalantzarik gabe, txirrindularitza kirolaz haragoko zerbait duten afizionatuen eta herri oso baten adibiderik onena.

Ekimen aitzindaria da Euskaltelen Kanal Gonbidatua: telebistako bezero guztientzat irekian ematen da ordainpeko telebistako kanal bat hilero, telebistak zer-nolako kalitatea duen ikusteko aukera izan dezaten, doan. Horrela, bere telebista-eskaintzaren edukien balioa handitzeko helburuari eusten dio Euskaltelek. Orain, aurreneko aldiz, begiztan emango du 8 minutuko bideo berezi bat, Marea Laranjaren espirituari heltzeko berriz; izan ere, Euskaltelek bat egin du berriz proiektuarekin babesle nagusi gisa, eta izena eman dio talde profesionalari aurten hasten den etapa berrian.

Garaipen epikoak

Gaur ematen hasi diren eta asteburu osoan Euskaltelen telebistako Kanal Gonbidatuan ikusi ahal izango den bideoko irudiek epikotzat jo daitezkeen garaipenak gogorarazten dituzte. Haimar Zubeldiak 16 aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean. 2003an, bosgarren bukatu zuen Frantziako itzulia, bere taldekide Iban Mayorekin batera, zeinak 8. etapa irabazi baitzuen, Alpe d?Huez-en amaitzen zena, eta sailkapen orokorreko seigarren tokian bukatu baitzuen. Zalantzarik gabe, Euskaltel Euskadi taldeak Tourrean inoiz egin duen parte-hartzerik onena izan zen.

Era berean, bi urte lehenago, Roberto Laisekak ere arrakasta izan zuen. 2001ean, Laisekak lehen euskal garaipena lortu zuen laranjaz margoturiko Pirinioetan. Txirrindulariak gogor egin zien Lance Armstrong eta Jan Ullrich-i Tourraren hamalaugarren etapan.

Euskaltel-Euskadi taldeak garaipen historikoa lortu zuen berriro 2007an, Amets Txurruka Tourreko podiumera igo zelarik, edizio hartako txirrindulari borrokalariena zela aitortzen zion maillot zuria jantzita.

Taldearen ekipamendu ofizialaren onlineko denda

Bestalde, zaletuen eskaerei erantzuteko, Euskaltelek martxan jarri berri du Euskaltel-Euskadi taldearen ekipamendu ofiziala erosteko aukera ematen duen onlineko denda bat. Euskaltel eta Euskadi Fundazioaren arteko aliantza aurtengo otsailean sinatu zen, eta haren emaitzetako bat ekimen hau da, Euskaltelen bezero guztiei abantaila esklusibo gisa % 30eko deskontua eskaintzen diena maillotak eta kulotak erosteko.

Euskaltel-Euskadi taldearen onlineko denda https://tiendaeuskalteleuskadi.euskaltel.com produktu eta ekipamendu gehiagorekin osatuz joango da; guztiak ere taldearen hornitzaile ofiziala den Etxeondo fabrikatzaile espezializatuak ekoiztuak dira.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com