Interneteko konexioa 100 megakoa izango da, eta prezioa, 14 euro

  • Baliabide gutxien duten etxeak ahalik eta preziorik onenean konektatzea da proposamenaren helburua.
  • Proiektuaren hasieran, zuntz optikoaren bidez Internetera konektatzeko 100 megako abiadura izango da. Hileko kuota 14 euro izango da, eta instalazioa doan.
  • Lehen faktura doan da irailean egiten diren kontratazioetarako.
  • Bazterketa-arriskuan dauden familientzat pentsatuta dago; are gehiago, familia horietako askok pandemiaren ondorio ekonomiko eta laboralak jasan dituztenean.
  • Hala, Internet Konpromisoa erantzukizun-proiektu bat da, aukera ematen baitu gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta laguntza-arloko erakunde, entitate eta organismoekin lankidetzan aritzeko, onuradunei banatzeko beharra duten heinean.

Bilbo, 2020ko irailaren 15a. Euskaltel telekomunikazio-zerbitzu aurreratuenak diseinatzen ari da, halako zerbitzuetara irispidea izateko zailtasunak dituzten pertsonak ahaztu gabe. Horregatik, "Internet Konpromisoa" diseinatu du, baliabide gutxien duten familiei laguntzeko plan bat, trantsizio digitalean atzera gera ez daitezen.

Plan horren bidez, Euskaltelek 100 megako abiadurako Internet-konexioa bermatzen du 14 euroan -merkatuko prezioaren oso azpitik-, eta abantaila bat eransten du: lehen faktura doan da irailean egiten diren kontratazioetarako, eta instalazioa ere doakoa da.

"Internet Konpromisoa" diseinatzean, erantzuna eman nahi izan diegu ikasketak telematikoki egin behar dituzten ikasleen familietan diren konexio-beharrei, eta orobat COVID-19ak sortutako isolamendu-egoeretan ere familiakoekin harreman hurbila izaten jarraitu nahi dutenei.

Baliabide ekonomiko gutxiago dituzten edo bazterketa-arriskuan dauden bezeroentzat pentsatuta dago bereziki, gizarteko talde guztietara iristeko eta, hartara, dagoen eten digitala eta soziala desagerrarazten laguntzeko, are gehiago familia askok pandemiaren ondorio ekonomiko eta lan-ondorio negatiboak jasan dituzten une hauetan.

Enpresa-erantzukizuneko proiektua

Proposamen hau eskaintza zehatz batetik harago doa, eta enpresa-erantzukizuneko proiektu bihurtzen da; izan ere, gizartean oso presente dagoen behar bati erantzuteaz gain, aukera ematen du gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta laguntza-arloko erakunde eta organismoekin lankidetzan aritzeko. Entitate horietako askok interesa agertu dute, dagoeneko, herritarren beharren araberako zerbitzua izateko, beren onuradunei banatu ahal izateko.

Internet Konpromisoa, gainera, aukera hurbilena eta zuzenena da, Euskaltelek berariazko webgune bat sortu baitu (https://www.euskaltel.eus/konpromisoa), zeinean partikularrek nahiz erakunde publikoek kontratatu edo beren zalantzak formulatu eta beren beharrak planteatu ahal izango dituzten, haiei erantzuteko eta haien neurrirako irtenbideak diseinatzeko.

Konektagarritasuna gizarte digitalaren giltzarrietako bat da. Herritarren bizitza eta enpresen jarduera, neurri handi batean, telekomunikazio-zerbitzuak eta -sareak eskura mantentzearen mende daude. Horregatik, enpresa arduratsuaren rolari leial eutsiz, Euskaltel ingurunearen eskaera eta beharrei erantzuten laguntzen ari da, konpromiso sozialeko jardueren bidez, "Teknologia, pertsonen bidez eta pertsonentzat" lema praktikan jarriz eta egia bihurtuz. COVID-19aren ondorioz ezarritako aparteko neurriak amaitu ondoren, errealitate berriari erantzungo dioten hainbat zerbitzu diseinatzen jarraitzen du ikuspegi horrekin, pertsonak hurbilduz eta gizarte-bazterketa saihesteko beharrezko dituzten baliabideak emanez.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com