Telekomunikazio operadorea Athletic Cluben hornitzaile teknologikoa ere bada

Bilbo, 2020ko urriaren 6a. Euskaltelek eta Athletic Clubek 2020/2021 denboraldirako babesletza-akordioa berritu dute, duela 8 urtetik lotzen dituen harremanari jarraipena emanez. Akordioa Ibaigane Jauregian sinatu da eta bertan izan dira Xabier Iturbe eta Aitor Elizegi bi erakundeetako presidenteak.

2013. urtean Athletic Clubek eta Euskaltelek akordioa lortu zuten telekomunikazio operadorea Klubaren hornitzaile teknologiko eta lehen taldearen babesle bihurtzeko. Akordio hori 2016an sendotu zen Euskaltelek egindako apustuarekin, emakumezkoen taldearen babesle nagusi izatera pasa baitzen, eta ordutik jokalarien elastikoan du logoa.

Athletic Cluben hornitzaile teknologikoaren eta Athleticen emakumezkoen babesle ofiziala izaten jarraitzeak, Euskaltelek Athleticekin duen konpromisoaren eta babesaren islada da, bai Klubaren telekomunikazio-zerbitzuen egokitzapen teknologikoan, baita emakumezkoen kirolaren sustapenean ere. Apustu hori egonkor mantentzen da telekomunikazio-konpainiaren balioen artean, aukeren berdintasuna bait dago bere jardueraren oinarrian.

AGainera, lankidetza horren bitartez, esperientzia esklusiboak eskaintzen jarraitu nahi du Euskaltelek Klubeko zale guztiei eta haien bezeroei, nahiz eta une honetan jarduera horiek etenda egon COVID-19ak eragindako urruntze-neurrien ondorioz.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com