• Euskaltelen eta Bilboko Gotzaindegiaren arteko lankidetzari esker, zeremoniak pertsonengana hurbiltzeko aukera emango du teknologiak -zehazki, adimen artifizialak-.
  • Instalazio horri esker, EAEko etxeetatik audio- eta bideo-kalitate onarekin ikusi eta entzun ahal izango dira ospakizunak, gotzaindegiaren webgunearen bidez www.bizkeliza.org.

Bilbo, 2020ko urriaren 8a. Bilboko Gotzaindegiak, Euskaltelen aholkularitza teknologikoari esker, zuzenean emango ditu urriaren 11n (igandea), Bizkaiko zaindaria den Begoņako Andra Mariaren egunean, Begoņako Basilikan egingo diren elizkizun nagusiak. Hala, jendeak aukera izango du Bilbon eta Bizkaian errotuen dagoen ospakizunetako batean parte hartzeko beren etxeetatik.

Aurten, COVID-19a dela eta, leku-kopurua oso murriztuta egongo da, eta erreserbatu egin beharko da bai egun horretako eukaristietara joateko (8etan, 10etan eta 12etan, Mario Iceta gotzain jaunak zuzenduta, eta 13etan, 16etan, 18etan eta 20etan, Joseba Segura gotzain jaunak zuzenduta), bai bezperako eukaristietara joateko (larunbatean, hilaren 10ean, 19etan, Iceta gotzain jaunak zuzenduta).

Bilboko gotzaina izendatu zeneko 10. urteurrena

COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisia eguneroko ohiturak eta tradizioak aldatzen ari da, eta agerian geratu da hori Begoņako Andre Mariaren egunean. Horregatik, aurten, Bilboko Elizbarrutiak elizkizunak beren etxeetatik zuzenean jarraitzeko aukera emango die bertaratu ezin diren guztiei. Hain zuzen ere, datorren urriaren 11n hamar urte beteko dira Mario Iceta jauna Bilboko gotzain izendatu zutela, eta Meza Nagusiaren buru izango da (12etan izango da, basilikan). Bilbon prelatu gisa egingo duen azken ospakizuna izango da Amatxuren Egunekoa, abenduaren 5etik aurrera Burgosko artzapezpikua izango baita. Fededun askok teknologiari esker jarraituko diote ospakizunari, eta, zehazki, adimen artifizialari esker. Izan ere, adimen artifiziala aliatu bihurtu da, ospakizun erlijiosoak jendearengana hurbiltzeko aukera ematen baitu tenpluen leku-kopurua % 75era murriztuta dagoen garai honetan.

Euskaltelen eta Cinforen arteko aliantza

Kasu honetan, Euskaltelek Cinforekin duen aliantzari esker eman daitezke elizkizunak zuzenean. Tiivii izeneko teknologia propioaren bidez hodeian bideoa automatikoki sortzeko sistema adimendunetan espezializatuta dago enpresa hori. Teknologia horrek hodeiko bideo-ekoizpen automatikoko sistema adimendunak ditu. Sistema horiei esker, adimen artifizialak gobernatutako kamera finkoek eta mugikorrek automatikoki sortzen dute TB-seinalea. Hala, kalitateko bideo-ekoizpenaren kostuak ahalik eta gehien murrizten dira, eta ekitaldi desberdinetarako egokitutako instalazio aurreratu bat eskaintzen da. Emanaldia zuzenean egiten da, eta euskal erabiltzaileek beren ordenagailuetatik nahiz tableta eta telefono mugikorretatik jarraitu ahal izango dituzte elizkizunak.

Zuzeneko emankizunak egin ahal izateko, instalazio aurreratu bat prestatu da, elementu hauekin: une bakoitzeko planoak hartzen dituen kamera bat, Begoņako Basilikako mikrofonoen sarrera formatu analogikoan jasotzen duen eta soinua seinale digital bihurtzen duen audio-kodegailu bat, eta inguruko soinua jasotzeko mikrofono bat, audioaren segurtasun-kopia gisa jarduten duena.

Instalazio horri esker, elizkizunak audio eta bideo-kalitate egokiarekin jasoko dira gotzaindegiaren webgunearen bidez (www.bizkeliza.org). Horretarako, atal berezi bat prestatu du gotzaindegiak webgunean.

Aholkulari eta dibulgatzaile teknologiko gisa egiten duen lanean, Euskaltelen helburu nagusia da erakunde publiko eta pribatuei teknologia eta zerbitzu digital berriak azkar eta erraz ezagutzen eta txertatzen laguntzea, erronka teknologiko berriei arrakastaz aurre egiteko.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com