• Euskaltel Taldeak akordio bat sinatu du Orangerekin, 5G teknologia erabili ahal izateko.

Bilbon, 2020ko urriaren 15ean. Euskaltel Taldeak akordio bat sinatu du Orangerekin, eta, horri esker, Taldeak 5G teknologia mugikorra eskainiko die bezeroei, Orangeren sarean ostatatutako Operadore Mugikor Birtual gisa). Akordio horri esker, Taldea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera lehiatu ahal izango da. Aldeek negoziatu ahal izango dute data hori aurreratzea Orangek 5G zerbitzua modu masiboan merkaturatzen duenerako.

Hitzarmen hau beste urrats bat da 2019ko abenduaren 13an Orangerekin sinatutako akordioetan. Orduko hartan, Euskaltelek jakinarazi zuen Orangerekiko handizkako akordioak berritzea sinatu zuela, bai sare finkorako, bai sare mugikorrerako.

Hala, Euskaltel Taldeak telekomunikazioetako zerbitzu mugikor aurreratuenetarako sarbidea bermatzen die bere bezeroei, 5G kalitatezko sare baten bidez, eta ziurtatzen du gai izango dela etorkizunean erabiltzaileei sortzen zaizkien datu mugikorren zerbitzu-behar berriei erantzuteko.

Akordio berriak gaur egun Orangerekin indarrean dauden operadore mugikor birtualaren zerbitzurako akordioen iraupen bera izango du (2024ko ekaina arte).

Euskaltel Taldeko kontseilari delegatu José Miguel Garcíak adierazi duenez, "oso akordio garrantzitsua da Euskaltel Taldearentzat; izan ere, 5G-ko sare teknologiko aurreratuenetarako sarbidea bermatzea ahalbidetzen digu, gure bezeroei kalitate eta balio handieneko produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko. Akordioari esker, zerbitzurik onena emango diegu gure bezeroei, baita hedapen nazionaleko bezero berriei ere".

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com