Euskaltel Eibar Kirol Elkartearen babesle teknologikoa da 2014az geroztik

Eibarren, 2020ko urriaren 20an. Amaia Gorostiza Eibar KEko lehendakariak eta Xabier Iturbe Euskalteleko lehendakariak babes-akordioa sinatu dute gaur goizean. Akordio horren bidez, Euskaltel Eibar KEko emakumezkoen taldearen babesle ofizial izango da, eta kirolarien elastikoan agertuko da haren marka. Gainera, telekomunikazio-operadorea denez, Klubaren babesle teknologiko izaten jarraituko du.

Lankidetza hau 2014an sortu zen, eta haren oinarria da lankidetza-harremana estutzea Eibar KEaren eta Euskaltelen artean; izan ere, izaera-ezaugarri eta balio berak dituen oinarri sozialetik sortu dira biak, eta haiei esker hazi eta indartu dira bakoitza bere esparruan: gizartearekiko konpromisoa dute, eta erreferentzia-eredu dira, gazteen talentua aprobetxatzeko.

Oinarria hori izanik, Euskaltelek eta Eibar KEak bi erakundeen indarrak batu dituzte, eta balio berdinak dauzkaten eta Eibarko eta Gipuzkoako gizartearekiko konpromisoa duten erreferentziako bi proiektuak bateratu dituzte.

Eibar KEko emakumezkoen taldearen aldeko apustua Euskaltelek kirolean eta parte hartzen duen gainerako ekimenetan berdintasuna bultzatzeko duen borondatearen ondorioa da. Xabier Iturbek enpresaren Berdintasun Planaren garapenean sartu du akordio hau, eta honakoa adierazi du: "enpresa gisa esparru guztietan aukera-berdintasuna sustatzeko dugun erantzukizunaren isla da. Alde horretatik, Euskaltelek emakumeen kirola sustatzen jarraituko du, eta berdintasunarekiko konpromisoa bultzatzen, gure konpainiaren balioen isla delako".

Gaur goizean sinatu da babesletza-hitzarmena Ipuruako instalazioetan, eta, haren barruan, kirol-elkartearen eta operadorearen lankidetzaren bidez, zenbait kirol- eta gizarte-ekintza egingo dira.

Gainera, 2014an sinatutako lehen akordiotik bazkide teknologikoa denez, Euskaltelek telekomunikazio-zerbitzuak emango dizkio Eibar KEari, teknologia eta arlo horretan egiten diren aurrerapenak Eibarko eta Gipuzkoako kirol-proiektu honetan parte hartzen duten pertsonen zerbitzura jarriz.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com