• Euskalteleko bezeroek nahi adina giga izango dituzte 2021eko udara arte, smartphone berria erosteagatik bakarrik.
  • Mugikorren marka ezagunak, hala nola iPhone, Samsung, Oppo edo Xiaomi, sartzen dira Euskaltelen sustapen honetan.
  • Sustapen honekin, Euskaltelek bere konpromisoari eusten dio: telekomunikazioen kalitaterik onena eskaintzea bere bezeroei.

Bilbon, 2020ko urriaren 21ean. Urrian, Euskaltelek sustapen bat jarri du martxan bere bezeroentzat; haren bidez, nahi adina giga izango dituzte 2021eko udara arte. Sustapen honetan parte hartzen dutenek nahi adina giga izango dituzte, smartphone berria erosteagatik bakarrik. Hileko kuota 10 eurokoa edo handiagoa duten smartphoneei aplikatuko zaie sustapen hau, linea mugikorra kontratatzean bezeroak aukeratu duen tarifa mugikorra edozein dela ere.

Hala, telekomunikazioen euskal operadoreak lagundu egiten du bezeroak ez daitezen kezkatu datuen kontsumoaz, non dauden eta zein aplikazio aukeratu duten kontuan hartu gabe. Eta hori guztia 2021eko udara arte.

Hainbat mugikor-marka sartzen dira sustapen honetan: iPhone, Samsung, Xiaomi eta Oppo. Euskaltelek aukera ematen dio bezeroari bere premietara hobekien egokitzen den gailua aukeratzeko.

Sustapenaldia, hau da, 2021eko uda, igaro ondoren, Euskaltelek automatikoki desaktibatuko du bonua, bezeroek ez dezaten kezkarik izan eta ez dezaten ezer egin behar izan.

Sustapen honekin, Euskaltelek bere konpromisoari eusten dio: telekomunikazioen kalitaterik onena eskaintzea merkatuko baldintzarik onenetan. Hala, Euskaltelek beste urrats bat egiten du bere helbururantz: produktu sendo bat merkaturatzea, bezeroentzako eskaintza baliagarri batekin. Helburu hori, hain zuzen ere, konpainiaren estrategiaren oinarrietako bat da.

5G teknologia

Helburu estrategiko horretan bertan sartzen da oraindik orain Orangerekin sinatutako akordioa. Hari esker, Euskaltel Taldeak 5G teknologia mugikorra eskainiko die bere bezeroei Orangeren sarean ostatatutako operadore mugikor birtual gisa.

Akordio horri esker, Taldea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera lehiatu ahal izango da. Aldeek negoziatu ahal izango dute data hori aurreratzea Orangek 5G zerbitzua modu masiboan merkaturatzen duenerako.

Hitzarmen hau beste urrats bat da 2019ko abenduaren 13an Orangerekin sinatutako akordioetan. Orduko hartan, Euskaltelek jakinarazi zuen Orangerekiko handizkako akordioak berritzea sinatu zuela, bai sare finkorako, bai sare mugikorrerako.

Hala, Euskaltel Taldeak telekomunikazioetako zerbitzu mugikor aurreratuenetarako sarbidea bermatzen die bere bezeroei, 5G kalitatezko sare baten bidez, eta ziurtatzen du gai izango dela etorkizunean erabiltzaileei sortzen zaizkien datu mugikorren zerbitzu-behar berriei erantzuteko.

Akordio berriak gaur egun Orangerekin indarrean dauden operadore mugikor birtualaren zerbitzurako akordioen iraupen bera izango du (2024ko ekaina arte).

Euskaltel - Comunicación

comunicacion@euskaltel.com