• 20 urte baino gehiagoko esperientzia du telekomunikazioen sektorean, eta hazten laguntzeko egin du taldearekin bat.
  • Izendapen honekin, Euskaltel Taldeak indartu egin du bere antolaketa-egitura, helburutzat harturik maiatzean Virgin telco merkaturatzearekin eraldatzeko eta Espainia osora hedatzeko hasitako prozesuan laguntzea.

Bilbon, 2020ko urriaren 21ean. Francisco Trujillo Sánchez Euskaltel Taldean sartu da, kanal ez-presentzialen salmenta-zuzendari gisa, sektoreko enpresetan ibilbide luzea egin ondoren, azken urteetan MásMóvil Taldean.

Zuzeneko lotura izango du Alfredo Ramos Merkataritza Masiboko zuzendariarekin. Francisco Trujillo Sevillako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, eta Madrilgo IEDE Business Schooleko MBArekin osatu zuen bere prestakuntza.

Azken 10 urteotan, onlineko salmentako kanalen kudeaketan espezializatu da sektorean hazkunde nabarmena izan duten zenbait enpresatan, hala nola Jazztel eta MásMóvil, eta emaitza bikainak lortu ditu. Aurretik, erantzukizuneko zenbait postu bete zituen Harrera (Inbound) eta Outbound plataformak kudeatuz, bai propioak, bai Banaketa kanalarenak, eta zenbait marketin-sailetatik ere pasatu zen; horrek guztiak telekomunikazio-konpainien barne-funtzionamenduaren ikuspegi zabala ematen dio.

Francisco Trujillok Taldearen barruan dituen funtzioen artean dago operadore berriak bere plan estrategiko digitala betetzen duela ziurtatzea, taldearen kanal ez-presentzialen ardura hartuta; hau da, kanal digitalen bidezko salmentak sustatuko ditu, barne direla online-sorkuntza eta web-bihurketa propioa ere, funnel osoko online-banatzaileak, eta, gainera, irteerako eta sarrerako telesalmenten buru izango da.

José Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak hau adierazi du: "Francisco Trujillo taldean sartu izanak garbi erakusten du Taldeak arrakastaren eta hazkunde maximoaren aldeko apustu sendoa egiten duela. Telekomunikazioen sektorean duen ikuspegi zabalak eta ingurune digitalari buruzko ezagutzak lagunduko digute gure ibilbide-orrian proposatu ditugun helburuak lortzen. Profesional handia da, eta oso pozik gaude gure proiektuarekin bat egin eta bere esperientzia baliotsu guztia eskaintzen digulako".

Francisco Trujillo etxeko online-salmenten zuzendari berriak hau nabarmendu du: "Garrantzi handiko unea ari da bizitzen Espainiako telekomunikazioen industria, eta Euskaltel Taldea da aktore nagusi eta proiekzio handienekoetako bat. Harro nago proiektu honetan parte hartzeaz; izan ere, balio-proposamen irabazle bat du, eta esperientzia zabala eta bereizgarria duen talde bat: bezeroa estrategiaren erdigunean dago benetan"

Izendapen honekin, Euskaltel Taldeak indartu egin du bere antolaketa-egitura, helburutzat harturik maiatzean Virgin telco merkaturatzearekin hasi zen eraldatzeko eta Espainia osora hedatzeko prozesuan laguntzea. Bai sektoreak bai merkatuek aitortu dute Taldearen bilakaera nabaria eta igoera baliotsua; izan ere, mugikorren eramangarritasunari buruzko azken datuek emaitza positiboak ematen dizkiote konpainiari, eta sektoreko Espainiako laugarren konpainia dela diote.

Duen arrakastaren sekretuen artean, aipatzekoak dira balioaren aldeko apustu bereizgarria eta bezeroei gehien interesatzen zaizkien zerbitzuak eskaini nahi etengabea. Duela egun batzuk, edukien eskaintza berria jarri zuen martxan, zeinak bateratzen baititu Netflix-en zerbitzua eta bezero guztientzako 10 GB gehiago. Bestalde, joan den astean sinatutako akordio bati esker, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera 5G teknologia mugikorra eskainiko die bezeroei, Orangeren sareko operadore mugikor birtual gisa.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com