• Bezero dituen konpainiei laguntzeko lanean, Euskaltel Enpresak ataleko kudeatzaileek ikusi dute enpresa-arduradun askok ez dakitela beren proiektu teknologikoek erakunde batzuen laguntzak jaso ditzaketela.
  • Zerbitzu berriak ETE-ek bakarrik bete ezin dituzten funtzioak betetzen ditu. Prozesu osoan modu integralean laguntzean oinarritzen da, hasi proiektuaren planteamendutik eta inplementatu, dirulaguntza lortu eta justifikatu arte.
  • Ekimen hau Euskaltelek enpresen eraldaketa digitalaren prozesuan aliatu gisa duen aholku-eginkizunaren parte da.
  • Euskaltelek, horretarako, Merkatu du partaide; aholkularitza-enpresa bat da, arlo digitaleko estrategian, marketinean eta teknologian espezializatua, erakundeei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzen diharduena.

Bilbo, 2020ko azaroaren 3a. Euskaltel Enpresak atalak programa bat jarri du martxan euskal enpresei laguntza teknologikoak eta pizgarri ekonomikoak bilatzen laguntzeko, elkarrekin egiten dituzten proiektuek haien onurak jaso ahal izan ditzaten. Zerbitzu integral bat da, zenbait entitate eta administrazio publikok eman ohi dituzten dirulaguntza publikoak eta laguntza teknologikoak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzen duena.

Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programa Euskaltel Enpresak ataleko profesionalek bisitetan eta beren konpainia bezeroen jarraipenean egiten duten entzute-lanetik sortu da. Lan horri esker, ikusi dute enpresa-arduradun askok ez dakitela beren inbertsio teknologikoengatik erakunde batzuen laguntzak jaso ditzaketela.

Askotan ahaztu egiten da beharrezkoa dela egunean egotea enpresei aplika dakizkiekeen laguntza teknologikoei eta dirulaguntzei dagokienez. Gainera, beste arazo bat izaten dute, batez ere ETE-ek: deialdien jarraipena egiteko zailtasuna eta deialdi horiek berekin dakartzaten administrazio-lanak egiteko baliabiderik ez izatea.

Horregatik, Euskaltel Enpresak atalak abian jarri duen zerbitzuak ETE-ek bakarrik bete ezin dituzten funtzioak betetzen ditu. Prozesu osoan modu integralean laguntzean oinarritzen da, hasi proiektuaren planteamendutik eta inplementatu, dirulaguntza lortu eta justifikatu arte.

Horretarako, Euskaltel Enpresak ataleko kudeatzaileek kasu bakoitza aztertzen dute, eta udalek, foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzatik eta estatuko instituzioek ematen dituzten diru-laguntzak aztertzen dituzte, proiektuaren izaerara eta enpresa bezeroaren premietara hobekien egokitzen direnak hautatzeko, helburu argi batekin: eskuragarri dauden laguntzen aprobetxamendua maximizatzea bezeroaren onurarako.

Enpresetarako zerbitzuak planteatzen dituen hurrengo urratsa eskabidea aurkezteko behar diren agiri guztiak idaztea da, proiektuaren memoria teknikoa eta memoria ekonomikoa barne direla. Gainera, izapidetze-prozesu osoan, Euskaltel Enpresak ataleko arduradun batek hurbiletik laguntzen du, zalantzak eta gorabeherak argitzeko. Azkenik, programa honek kontuan hartzen du dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioaren inbentario osoa egin behar dela eta azken memoriak egin behar direla, hau da, proiektuaren urratsetako bat direla.

Alegia, entzutea eta laguntza aditua dira laguntza teknologikoak aprobetxatzeko programa honen ezaugarriak. Arlo jakin honetako talde komertzialarekin harremanetan jartzeko, enpresek helbide honetara jo dezakete: https://www.euskaltel.com/eu/enpresak/pymeak/zerbitzu-aurreratuak#dirulaguntza-teknologikoen-programa

Aliantza Merkaturekin

Ekimen hau Euskaltelek enpresen eraldaketa digitalaren prozesuan aliatu gisa duen aholku-eginkizunaren parte da. Horretarako, Big Data, IoT eta adimen artifizialeko soluzioetarako teknologiarik aurreratuena eta datacenter-sare hurbil eta seguru bat izateaz gainera, aliantza-sare bat du sektore bakoitzean erreferentzia diren enpresa nagusiekin. Laguntza eta dirulaguntza teknologikoetarako aholkularitzaren kasuan, Merkaturen laguntza du.

Arlo digitaleko estrategia, marketin eta teknologiako aholkulari espezialista da Merkatu, eta 15 urteko esperientzia eta presentzia du Espainian eta Mexikon. Merkatuko profesionalen taldea oso espezializatuta dago soluzio eta aplikazio teknologikoetan, estrategia digitalean, Big Data & Analytics eta Data Driven Marketinean. Haren jardueraren ardatza da erakundeei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea eta teknologiak ezartzen laguntzea, digitalizazioak eskaintzen dituen onurak lehen unetik eskuratzeko.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com