• Merkatuko prezioen aldean % 10-30 merkeago eskainiko ditu terminalak
  • Euskaltelen bezeroek deskontu paregabeak izango dituzte smartphoneetan.
  • Azaroaren 30era arte, egunero egongo da indarrean kanpaina.
  • Gehien eskatzen diren telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzen dituzten bezero berriek (500 megako Internet, 2 mugikor-linea nahi adina gigarekin, Guztia telebista 4K deskodetzailearekin eta finkoa deiekin) eskaintza ezin hobea izango dute: hilean 9 euro bakarrik, 3 hilabetez.

2020ko azaroaren 6a. Euskaltelen aste honetan hasi da Black Friday, eta azaro osoa iraungo du. Mugikorra estreinatzea eta sei hilabetez nahi beste giga doan izatea da telekomunikazio-operadoreak egiten dituen proposamenetako bat; ez bakarrik asteburu batean, baizik eta egunero azaroaren 30era arte.

Aurrezki handi samar batekin, merkatuko eskaintza onenen aldean % 10-30, Euskaltelen bezeroek prezio paregabeetan eros ditzakete smartphoneak, eta, gainera, nahi beste giga izango dituzte doan 6 hilabetez.

Teknologia eta aisia etxean

Smartphoneen prezio paregabeekin, Gabonetako erosketak egiten laguntzea pentsatu du Euskaltelek. Horretarako, beste mugikor-modelo batzuk sartu ditu eskaintzan, teknologiarik berriena esklusiban eskainiz, hala nola Opporen izar berria eskainiz, Reno 4, eta, harekin batera, 99 €-ko balioa duten haririk gabeko entzungailuak doan emanez. Baina ez da jantzigarriak opari dakartzan bakarra; izan ere, Samsung Galaxy S20 Fan Editionek Band Fit 2 bat baitakar. iPhone 12 eta iPhone 12 Pro gailuak ere badaude Euskaltelen Black Fridayko eskaintzan.

Bezeroek etxean denbora gehiago ematen duten garai honetan, etxean aisialdiaz gozatzeko proposamenak diseinatu ditu Euskaltelek , eta merkatuan baino % 12 merkeago eskaintzen ditu telebistak. LG LED FHD Smart TVa, 32? edo 45?-koa, edo A7 LTE Samsungen tableta berria, 0 €-ren truke, 20 GB-ko aparteko datu-bonu bat kontratatuz gero. Gainera, Euskaltelen webguneko outletean aisialdirako beste proposamen batzuk ere izango dira, hala nola Nintendo New 2DS XL, Google Home bat edo Samsung Galaxy Buds+ batzuk.

"Arretaz entzun dugu gure bezeroek zer eskatzen diguten: mugikor berria estreinatzeko prezio paregabeak, nahi beste giga doan 6 hilabetez, aisia gehiago etxean. Proposamen hauen bidez, haien beharrei erantzuten diegu eta erabakiak hartzen laguntzen diegu Gabonetako erosketak aurreratzeko", azaldu du Koldo Unanue Euskaltel Taldeko Marketineko zuzendariak.

Bezero berrientzat

Black Friday-k, gainera, eskaintza esklusibo eta paregabea dakarkie gehien eskatzen diren lau telekomunikazio-zerbitzuak (500 megako Internet, 2 mugikor-linea nahi adina gigarekin, Guztia telebista 4K deskodetzailearekin eta finkoa deiekin) kontratatzen dituzten bezero berriei: 9 euro soilik hilean, hiru hilabetez; Euskaltelek are gehiago jaitsi baitu irailean lehen hiru hilabeteetarako 19 euroan zuen eskaintza.

Abantailak

Produktuetan eta zerbitzuetan eskaintza eta deskontu bereziak egiten dituzte Black Fridayn. Azaroko azken ostiralean egiten da beti (azaroaren 27an aurten). Baina Euskaltelek, egun horretan ez ezik, egunero ospatuko du, azaroaren 30era arte; hala, bezeroek denbora gehiago izango dute beren komunikazio-beharretarako eta aisialdirako produktu egokienak aukeratzeko.

"Aurten, pandemiak ezarritako neurriak betez egingo da Black Friday ere. Gabonetako erosketak ez dira beste urteetan bezala egingo, eta ezingo da bezeroen eskaera aurreikusi. Horregatik, datak aurreratzea eta erabakiak lasai hartzeko aukera ematea pentsatu dugu" azaldu du Koldo Unanuek.

Bizi dugun garai berezi honetan, "abantailak eskaini nahi dizkiegu gure bezeroei; abantailak prezioetan eta eskaintzetan, baina baita kondizioetan ere: esate baterako, bidalketa-gasturik ordaindu gabe etxera eramatea, telefono-fakturaren bidez ordaindu ahal izatea, konfiguratzeko laguntza doan eskaintzea, edo beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzea, hala nola mugikor-asegurua eta pantaila-asegurua", azaldu du Koldo Unanuek, eta nabarmendu du garrantzitsua dela gertuko telekomunikazio-hornitzaile bat izatea, Euskaltel den bezalakoa, bezeroen beharrak ezagutu eta une bakoitzean haietara egokitzeko gai dena.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com