• Euskaltelek EAEn dituen 327.000 bezeroen kontsumo-ohituretan oinarrituta egindako azterketa baten arabera, mugikorreko linea bakoitzak hilean 3,7 giga erabiltzen ditu batez beste.
  • Gehien erabiltzen diren zerbitzuak banda zabala eta telefonia finkoa dira oraindik ere, 10 bezerotik 9k kontratatuak.
  • Gehien hazi den zerbitzua, berriz, telebista da: % 5eko hazkundea izan du azken 18 hilabeteotan.

2020ko azaroaren 3an. Goranzko joera geldiezina da. Gero eta datu gehiago erabiltzen dituzte EAEko herritarrek: % 50 gehiago azken 18 hilabeteotan. EAEn dituen 327.000 bezeroen datuak oinarri hartuta ikerketa bat egin du Euskaltelek, eta ondorioztatu du mugikorreko datuen kontsumoa terminal bakoitzeko eta hileko, batez beste, 3,7 giga dela.

Joera bestelakoa izan zen bi momentutan: Batetik, konfinamenduaren garaian, datuen kontsumoa jaitsi egin zen, etxeko wifia erabiltzen baitzen batez ere. Opor-garaian, berriz, kontrakoa gertatu zen. Abuztuan, batez beste ia 5,5 gigaraino igo zen kontsumoa. Urte-garai batzuetan, hala nola oporretan, asko handitzen da datuen kontsumoa, eta gerta liteke bezeroak daturik gabe geratzea. Hori dela eta, datuen kontsumoan gertatzen diren gorabehera horiei erantzuteko neurriak hartzen ari dira enpresak. Euskaltelek, esaterako, giga mugagabeen eskaintzak egitea erabaki du, urte-sasoi guztietan bezeroen premiei erantzuteko. Bestetik, herrialdetik herrialdera ez da ia alderik ikusten. EAE osoan antzekoak dira datuak.

Euskaltelek egindako kontsumo-azterketatik, ondorio hauek atera dira:

1. Zerbitzuen erabilera Zerbitzu hauek erabiltzen dituzte gehien Euskaltelen bezeroek, hurrenkera honetan: telefono finkoa, banda zabala, telefono mugikorra eta telebista. Nabarmentzekoa da Euskaltelen 10 bezerotik 9k dituztela kontratatuak banda zabala eta mugikorra, eta telefono finkoaren eskaera % 4 gutxitu dela azken urte eta erdian.

2. Telebista, gero eta gehiago Zerbitzu guztietatik telebista hazi da gehien: % 5 azken 18 hilabeteetan. Ordutegiari dagokionez, 15:00etatik 16:00etara eta 21:00etatik 23:00etara ikusten da gehien telebista EAEn.

Euskaltelentzat garrantzitsua denez bertakoari lekua egitea, EAEko tokiko telebista guztien edukiak eskaintzen ditu, bakoitzaren eskualdetik kanpora ere, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz. Euskaraz, hauek: ETB1, ETB3, HAMAIKA TB, OIZMENDI TB, GOIERRI TB, 28 KANALA, ERLO TB eta GOIENA TB. Gaztelaniaz, berriz: TELEVITORIA, UROLA TB, TELEDONOSTIA, BIZKAIA TV, TELE 7, TELEBILBAO, GLOBAL 7 eta DOTB DURANGALDEA.

3. Interneten kontsumoa, puntako orduak Interneten kontsumoari dagokionez, azterketak erakutsi du astegunetan 21:00etatik 23:00etara nabarmen igotzen dela deskargatzen eta igotzen den datu-bolumena. Kontsumo txikiena, berriz, goizaldeko 4:00retatik 7:00etara bitartekoa da.

Asteburuetan, lanegunetan bezalatsu izaten da erabilera-orduen banaketa, baina puntako ordu gehiagorekin: 19:00etatik 23:00etara. Trafiko gutxieneko ordu-tartea lanegunetakoa bezalakoa da, baina ordu horietan gehiago kontsumitzen da.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com