• Euskaltelen bezero guztientzat da eskaintza. Netflix zerbitzua eta 10 GB estra izango dituzte, nahi duten linean erabiltzeko.
  • Eskaintza komertzialak, "Netflix Fan" izenekoak, 10 GB eta Netflixen oinarrizko harpidetza eskaintzen ditu, baina bezeroaren esku dago nahi duenean pantaila-kopurua handitzea.

2020ko azaroaren 11n. Euskaltelek, Euskadiko telekomunikazio-operadore nagusiak, Netflix Fan? merkaturatu du, eta, produktu horren bidez, are gehiago osatu du bere bezeroentzako telebista-eskaintza.

Netflix Fan eskaintza komertziala egin du Euskaltelek. Netflix zerbitzuaz gain, 10 GB gehigarri eskaintzen ditu, bezeroak nahi duen linean erabiltzeko.

Eskaintza honen bidez, Netflixek eskaintzen dituen telesailak, filmak, dokumentalak eta haurrentzako programak ikusi ahal izango dituzte banda zabaleko bezeroek, nahi duten gailua erabiliz eta nahi duten tokitik. Eta beste abantaila bat ere izango dute: bezeroek nahi duten linean erabili ahal izango dituzte 10 GB gehigarriak, edo beste SIM bat eskuratu, mugikor-tarifako daturik ez erabiltzeko. Hala, bezero guztiek erabil ditzakete 10 GB gehigarri horiek.

Gainera, Euskaltelen TBarekin, Netflix ikusteko aski da urruneko aginteko Netflix botoia sakatzea.

José Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak hau adierazi du: "Akordio hau oso garrantzitsua da gure bezeroentzat. Premium TBko edukietan emozioz eta kalitatez betetako eduki-eskaintza egin nahi du Euskaltelek, eta norabide horretan urrats garrantzitsua da hau, entretenimenduaren arloan mundu mailako konpainia nagusietako bat baita Netflix".

"Proposamen honen funtsa da bezeroak eta haien beharrak errespetatzea. Horregatik, gure helburua da kalitatezko ikus-entzunezko edukiak eskaintzea, sinpletasunaren, erabilgarritasunaren, kalitatearen, aurrezkiaren, zintzotasunaren eta esperientzia digitalaren aldeko apustua eginez", adierazi du Koldo Unanuek, Euskaltel Taldeko Marketineko zuzendariak.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com