• Zerbitzu horri esker, asko murriztu daitezke bideo-ekoizpenaren kostuak, eta erabiltzaileak bere beharren arabera erabil ditzake tresnak.
  • Bilkurak automatikoki transmititzeko, urrundik parte hartzeko, iruzkinak zuzenean egiteko eta zeinu-hizkuntzara online itzultzeko aukera ematen du, besteak beste.
  • Administrazioen digitalizazio-prozesua errazten du; izan ere, osoko bilkuren aktak euskarri elektronikoan jartzeko betebeherra dute udalek, ikus-entzunezko fitxategia barne dela.

2020ko azaroaren 26a. Euskaltelek zerbitzu aitzindari bat aurkeztu die euskal udalei, toki-erakundeetan sortzen diren premia nagusietako biri erantzuteko: batetik, osoko bilkurak eta beste bilera interesgarri batzuk ikusgai jartzea,- eta, hala, gardentasuna bermatzea-, eta, bestetik, udalaren jarduera gizarte digitalaren eskakizunetara egokitzea.

Proposamen berritzaile bat da, adimen artifizialean oinarritua, eta aukera ematen du udalaren osoko bilkurak grabatu, gorde eta ikusgai jartzeko; EBren bermea du, gainera. Udalaren osoko bilkurak grabatzeko eta ikusgai jartzeko zerbitzua oso erraza eta automatikoa da. Aktak egiteko lana asko errazten dio idazkariari, eta gardentasun handiagoa ematen dio Udalari, osoko bilkurak zuzenean jarraitzeko aukera ematen baitie herritarrei. Gainera, kudeaketa ere errazten du; izan ere, instalatu ondoren, urteko 365 egunetan 24 orduz egoten da erabilgarri, eta aldi berean kanal bat baino gehiagoren bidez emiti daiteke (youtube, udalaren webgunea, tokiko telebista eta abar).

Gero eta udalerri gehiagok erabiltzen dituzte teknologia berriak herritarrengana hurbiltzeko eta prozesuak gardentasunez erakusteko. Gainera, arauzkoa da administrazio publikoen digitalizazioa: horren arabera, osoko bilkuren aktak euskarri elektronikoan jaso behar dira, eta bilkuraren ikus-entzunezko fitxategiak gehitu behar zaizkie, parte-hartzaileek esandakoak hitzez hitz jasotzeko.

Horregatik, toki-erakundeen behar berri hori oinarri hartuta, eta bazkide teknologiko nagusiekin egindako hitzarmenei esker, Euskaltelek zerbitzu bat diseinatu du udal txiki eta handiei "akta digital" deritzonera migratzen laguntzeko.

Herritarrentzako arretaren digitalizazioa hobetzea da helburua: aurrez aurrekoari eutsi, eta kudeaketa elektronikoa, interoperabilitatea eta administrazioko izapideen sinplifikazioa sustatzea.

Euskaltel-Cinfo aliantza

Aholkulari eta dibulgatzaile teknologikoa den aldetik, enpresei eta administrazio publikoei teknologia eta zerbitzu digital berriak azkar eta erraz ezagutzen eta txertatzen laguntzea da Euskaltelen helburu nagusia, erronka teknologikoei arrakastaz aurre egin ahal izateko eta, hartara, erabiltzaileei zerbitzu publiko erabilgarriak eskaini ahal izateko, herritarren beharrak asetzeko.

Cinfo, berriz, tiivii izeneko teknologia propioaren bidez hodeian bideoa automatikoki sortzeko sistema adimendunetan espezializatuta dago, eta, Euskaltelek Cinforekin duen aliantzari esker, zuzenean eman daitezke osoko bilkurak eta udalaren beste ekitaldi batzuk. Teknologia horrek hodeiko bideo-ekoizpen automatikoko sistema adimendunak ditu. Sistema horiei esker, adimen artifizialak gobernatutako kamera finkoek eta mugikorrek automatikoki sortzen dute kalitate handiko TB-seinalea. Hala, bideo-ekoizpenaren kostuak ahalik eta gehien murrizten dira, eta ekitaldi desberdinetarako egokitutako instalazio aurreratu bat eskaintzen da. Emanaldia zuzenean egiten da, eta erabiltzaileek beren ordenagailuetatik, tabletetatik eta telefono mugikorretatik ikus ditzakete osoko bilkurak.

Zuzeneko emankizunak egin ahal izateko, instalazio aurreratu bat jartzen da, elementu hauekin: une bakoitzeko planoak hartzen dituen kamera bat, udalbatza-aretoko mikrofonoen sarrera formatu analogikoan jasotzen duen eta soinua seinale digital bihurtzen duen audio-kodegailu bat, eta inguruko soinua jasotzeko mikrofono bat, audioaren segurtasun-kopia gisa jarduten duena.

Tiivii plataformari esker, asko murriztu daitezke bideo-ekoizpenaren kostuak, eta erabiltzaileak bere beharren arabera erabil ditzake tresnak. Bilkurak automatikoki transmititzeko, urrundik parte hartzeko, iruzkinak zuzenean egiteko eta zeinu-hizkuntzara online itzultzeko aukera ematen du, besteak beste.

Emisio-zerbitzua askotariko funtzioekin osa daiteke: ekitaldia erabiltzaileen esku uzten duen webgune bat, zinegotzien parte-hartzeak markatzen dituen indexazio bat, gai-zerrenda, sinadura digitala, eta udaleko osoko bilkura eta ekitaldi guztien bideoteka bat.

Urrutiko ekoizpen automatizatuko zerbitzu aitzindaria

Zerbitzu aitzindaria da, modu automatikoan eta urrunetik ekoizteko aukera ematen baitu, udalbatza-aretoan operadore bat egon beharrik gabe; horri esker, errazago ezartzen da udal txikietan. Bestalde, utilitateak gehituz hazten joateko aukera ematen du, baita beste ekitaldi batzuetan erabiltzeko ere. Izan ere, osoko bilkurak ez dira Euskaltelen zerbitzu honen erabilera-aukera bakarra. Udalek beste udal-areto eta -jarduera batzuetan ere erabil dezakete teknologia hori bera, hala nola kultura-ekitaldietan, prentsaurrekoetan eta kirol-lehiaketetan.

Teknologia horiek erabiltzeak, logikoa denez, datu asko sortzen ditu, erabilgarriak bezain kontuz erabiltzekoak: eskuragarri egon behar dute, baina, aldi berean, une oro babestuta. Horregatik, Euskaltelek irtenbide egokiak eskaintzen ditu, eta segurtasun maximoa bermatzen du beti, datacenter birtualaren bidez, etengabeko bilakaera teknologikoan dagoen 7X24 zerbitzua emanez.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com