• Kanpaina abenduaren 1etik 8ra egongo da indarrean.
  • Cyberweek promozioan, gehien eskatzen diren telekomunikazio-zerbitzuak eta smartphone bat eskaintzen dira, prezio harrigarrian: 500 megako Internet, bi mugikor-linea giga mugagabeekin, Osoa TBa 4K deskodetzailearekin, finkoa deiekin eta Samsung Galaxy A51 mugikorra. Eta hori guztia hilean 19 euro bakarrik ordainduta, hiru hilabetez.

2020ko abenduaren 1ean. Hiru hilabetez hilean 19 euro ordainduta komunikazio-zerbitzu guztiak eskaintzen dituen eskaintza batekin ospatuko du Cyberweek astea Euskaltelek: 500 megako Internet, 2 mugikor-linea giga eta dei mugagabeekin, eta Osoa TBa 4K deskodetzailearekin. Eta, orain, promozio horren barruan, Samsung Galaxy A51 smartphone bat ere bai, Infinity pantailarekin eta atzeko 4 kamerarekin.

Abenduaren 1etik 8ra Cyberweek-eko promozio hau kontratatzen duten guztiek aukera izango dute hiru hilabetez hilean 19 euro ordainduta zerbitzu horiek guztiak eskuratzeko.

Azaro osoan Black Fridayko promozioak egin ondoren -eskaintza paregabeak produktu teknologikoetan eta telekomunikazio-zerbitzuetan-, Cyberweek promozioa jarri du martxan orain Euskaltelek. Eguberrien atariko proposamen honekin, bere eskaintza kontsumitzailearen beharretara egokitu nahi du Euskaltelek; izan ere, Gabonetako oporretan. entretenimendu gehiago eta lagunekin eta senideekin hitz egiteko aukera gehiago nahi dituzte bezeroek, kontuan izanda, gainera, familiak ezingo direla beste urteetan bezala elkartu aurten.

Eta, behar horri erantzuteko, nahi adina giga eta azken belaunaldiko mugikorrak eskaintzen ditu, hala nola Samsung Galaxy A51 mugikorra. Gainera, bezeroek kalitateko telebista bat ere izango dute, Android 4K deskodetzailea duena. Haurrentzako gaikako 100 kanal baino gehiago ditu, eta zinema, telesailak, dokumentalak, kirola eta abar. Horrez gain, funtzio eta zerbitzu hauek ere baditu: Replay (erabiltzaileak programa bat hasieratik ikus dezake, nahiz eta hasita egon); Replayteka (milaka eduki nahierara familia osoarentzat); Ez zenuen ikusi (Euskaltelek zazpi egunez gordetzen ditu programak berreskuratu eta ikusi ahal izateko); eta bilatzeko eta grabatzeko aukera. Gainera, hainbat aplikazio erabiltzeko aukera eskaintzen du (adibidez, Netflix). Gainera, Edonon zerbitzuaren bidez, bost gailu mugikorretatik sar daiteke Euskaltelen Telebistako edukietara.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com