• Operadorea da emakumezkoen taldearen babesle nagusia, eta, aldi berean, talde txuri-urdinaren hornitzaile teknologikoa ere bada.

Bilbon, 2020ko abenduaren 15ean. Xabier Iturbe Euskalteleko presidentea Realaren instalazioetan izan zen duela egun batzuk, Jokin Aperribay Realaren presidentearekin. Reale Arenan izan zen topaketa, eta operadoreak klubarekin duen konpromisoa berresteko balio izan zuen.

Euskal operadoreak, Gipuzkoan kirola sustatzeko ahaleginean, Reala babesten du, eta emakumezkoen taldearen babesle nagusia izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Beraz, Euskaltelen marka hori eramango dute jokalari txuri-urdinek beren elastikoetan.

Urrats honekin, emakumezkoen futbolari emandako laguntza sendotzen du Euskaltelek, eta haren aldeko apustua berresten du, ekintza eta kirol berdinzale eta inklusiboak sustatzeko duen filosofiari jarraikiz.

Bestalde, Realaren hornitzaile teknologikoa ere bada Euskaltel, eta klubaren eraldaketa-prozesuari laguntzen dio, interes-taldeekin konektatutako klub bat izan dadin, eta bere jarduera-eremu guztietan ekimen berritzaileak egin ditzan.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com