2020ko abenduaren 30a. 25 urteko zikloa mugarri historiko batekin itxi du Euskaltelek: espainiar estatuko bosgarren operadore handiena da merkatu nazionalean, eta 21 milioi etxetara iristen da. Gainera, bost operadore handietan Madrildik kanpo kokatuta dagoen bakarra da, eta egoitza Euskadin duen bakarra. Une honetan, 800.000 bezero baino gehiago ditu Euskaltel Taldeak.

Konpainiaren beraren eta sektorearen mugak gainditzen dituen mugarri bat da, beraz. Euskadik enpresen eta berrikuntzaren arloan duen tradizioa sendotzen laguntzen du, eta lurraldea mapa pribilegiatu batean kokatzen du lehia handiko sektore horretan.

25. urteurrenean, Euskadiko telekomunikazio-enpresa aitzindari gisa duen posizioa berretsi du Euskaltelek. Pandemiak baldintzatutako urte honetan, EAEko hiru lurralde historikoetan dituen 350.000 bezeroen beharretara egokitzen jakin du une oro, eta kalitatezko zerbitzuak eman dizkie, gehien behar zutenean jendearengana hurbiltzeko.

Izan ere, konfinamenduaren ondoren, konpainiak ikusi du zerbitzu guztietako trafikoa handitu egin dela. Telefonia mugikorraren eta finkoaren erabilera bikoiztu egin da, eta deien kopurua ez ezik, deien iraupena ere handitu egin da. Jendeak elkarri entzuteko beharra zuen, eta gehitu egin ziren ahots-deiak; baina elkar ikusteko beharra ere bazuten, eta horregatik hazi da hainbeste Whatsappen erabilera, bideo-deien zerbitzuarena, batez ere. Konektagarritasun-beharren ondorioz, Interneteko trafikoa ere handitu egin da, goizetan batez ere, telelanaren eta onlineko eskolen ondorioz.

Euskaltelen zuntz optikozko sareak, zeinak wifi sarbide-sare handiena -Euskadin 180.000 puntu- eta merkatuko banda zabal mugikorreko sare osoena baititu, abiadura handiko sarbidea bermatu ahal izan du leku guztietan, eta hori inoiz baino beharrezkoagoa izan da pandemia-garaian.

Bestalde, aurten, telebistak ere garrantzi handia izan du aisiarako eta entretenimendurako tresna gisa. Telebista ikusteko denbora egunean batez beste hiru ordu baino gutxiago izatetik bost ordu baino gehiago izatera pasatu da, eta nabarmen handitu dira haurrentzako edukien eskaera eta eskaripeko edukiena.

Euskaltelen telebista-eskaintza zabala da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta, gainera, Netflixen, Amazon Prime Videon eta beste plataforma batzuetan sartzeko aukera ematen du; horri esker, euskal bezeroek konpainiaren telebista-eskaintzari babesa ematen jarraitu dute, eta telebista digitalaren buru da Euskaltel Euskadin.

2020an, gainera, behin betiko urratsa eman du Euskaltelek zuntz optikozko sarearen bidez telekomunikazio-zerbitzu digital aurreratuenak Euskadiko udalerri guztietara eramateko. Plan berri horri esker, operadoreak beste 105 euskal udalerritara zabaldu du estaldura, eta guztira 1.200.000 etxebizitza baino gehiagori ematen die zerbitzua 241 udalerritan; hots, ia Euskadi osoari.

Sortutako erabilera eta behar horiei erantzuten asmatu du Euskaltelek, eta, horri esker, Euskadiko telekomunikazioen sektoreko lider gisa duen posizioa eta hemendik abiatuta merkatu berrietara hedatzeko apustu estrategikoa berretsi ditu.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com