• Ehun bat zuzendarik parte hartu zuten APD LIVE foro birtualean, non enpresek pandemian izan duten eraldaketaz hitz egin baitzuten
  • Adituak bat etorri dira esaterakoan digitalizazio- eta automatizazio-prozesuei esker asko hobetu dela, oro har, erakundeen efikazia eta efizientzia.
  • Norberto Ojinagak nabarmendu zuen beharrezkoa dela bezeroekin interakzio digitala izatea, are gehiago pandemiaren moduko egoera ez-ohikoetan, enpresak ez daitezen atzean gera eta lehiatu ahal izan daitezen

2021eko otsailaren 12a. "Automatizazioa eta digitalizazioa: erronka eta aukera berriak enpresarentzat". Izenburu hori izan zuen atzo egin zen APD LIVE topagune digitala. Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak antolatu zuen, ikusteko nola azkartu den pandemian enpresetako prozesuen digitalizazioa eta automatizazioa.

Duela urtebete inork ez zuen espero telelana, adibidez, hilabete gutxian hain azkar orokortuko zenik eta, gaur egun, osasun-krisiak lan-ingurunean eragin dituen zailtasunak gainditzeko gorantz doan formula bat izango zenik. Pertsonen segurtasuna da garrantzitsuena, eta enpresa digitalizatu batean lan egiteak aukera ematen du prozesuak optimizatzen eta arriskuak saihesten jarraitzeko.

Beste enpresa-unibertso bat, desberdina barrurantz eta kanporantz

Norberto Ojinaga Euskalteleko CTOak (Chief Technology Officer), NUTANIX enpresa teknologikoaren eta CAPSA esneki-taldearen goi-ordezkariekin batera, abagune teknologiko berriaren erronkei eta aukerei buruz hitz egin zuen APD LIVEren edizio honetan, Euskadi, Asturias eta Galiziako ehunka zuzendariren aurrean (lurralde horietan jarduten du Euskaltel Taldeak bere hiru markekin: Euskaltel, Telecable eta R, hurrenez hurren). Jardunaldian, denen artean saiatu ziren abiadura egokiena eta puntu onena aurkitzen enpresek aurrera jarrai dezaten beren digitalizazio- eta automatizazio-prozesuetan, denen harridurarako asko bizkortu baitira duela hilabete batzuk inork aurreikusi ezin zezakeen larrialdi-egoera honetan. Automatizazio zorabiagarri horrek eta telelanaren goraldiak enpresa-unibertsoa eraldatu dute, kanpotik barrurantz -lanaren digitalizazioa- eta barrutik kanporantz, negozioaren garapenari eta bezeroekiko harremanei dagokien guztian.

Alde horretatik Norberto Ojinagak azpimarratu zuenez, "enpresen digitalizazioak aurrerapen handia izan du, oro har, testuinguru horretan? eta digitalizazio-prozesua hasita zeukaten enpresek arrakasta handiagoz erantzun ahal izan diote garai horri". Euskalteleko CTOarentzat, bi dira digitalizazioaren alderdi nagusiak: bezeroekiko interakzioa eta prozesuak eta konpainiak funtzionatzeko behar dituen datuak urrutitik atzitzea, tresna kolaboratiboak erabiliz sortu den telelanaz harago. "Konfinamendu-egoera batean bezeroekin maila guztietan digitalki interakzionatzeko eredu bat (marketin digitala, merkataritza elektronikoa, zerbitzu-hornidura, bezeroarekiko arreta?) ezartzen ez duen edozein enpresa atzean gera liteke eta lehiakorra izateari utzi. Gainera, ezinbestekoa da erakundeen zeharkako "mentalizazio digital" horren eraginez prozesu guztiak segurtatuta egotea, baina urrutitik atzitzeko moduan".

"Teknologia berriak lagungarriak dira negozio-ereduetan aldaketa eragiteko", adierazi zuen Ojinagak; izan ere "aldaketa disruptiboak lortzeko bidea ematen dute, ezarritako ereduak zalantzan jartzen dituzte, uneko gaitasunak areagotzen dituzte eta ekonomia kolaboratiboa sustatzen dute (negozio berriak, merkatu gurutzatu berriak?)". Ojinagak uste du, gainera, ez dagoela digitalizaziorako benetako balazta teknologikorik: "Arazo bakarra da enpresak erabat konbentzituta egotea onura asko dakartzan premia bat dela eta enpresek digitalizazioaren aldeko benetako apustua egitea".

Negozioen digitalizazio-prozesuen orainari eta etorkizunari dagokienez, APD foroan argi geratu zen errutinazko jarduerak automatizatuta -nola ahalegin fisikoa eskatzen dutenak hala gaitasun kognitiboa eskatzen dutenak- enpresek aukera dutela beren efikazia eta efizientzia hobetzeko, akats-kopurua murriztuz eta produktuen kalitatea hobetuz. Horrez gain, enpresek aukera dute ekoizpen-zikloen iraupena laburtzeko, eta horrek lehiakortasuna hobetzen laguntzen du. Industria-sektorearen kasuan, 4.0 Industria izenez ezagutzen diren teknologia berriak onartzea eta aplikatzea errealitate da dagoeneko.

Alde horretatik, Norberto Ojinagaren ustez, eraldaketa digitalaren prozesuan, "cloud computing" deritzonak "paper garrantzitsua du, une bakoitzeko lana beharren arabera dimentsionatzeko aukera ematen duelako, eta, era berean, langile kualifikatuen bidez 24x7 gisako mantentze- eta eragiketa-lanak egitea bermatzen du, beste abantaila batzuen artean". Cloud gisako eredu hibridoak, komunikazio erredundanteak eta zibersegurtasuna aholkatzen ditu, oro har.

Maila guztietan egonkortzen diren erabilera-eredu berriak

Ojinagak, Euskaltelen arduradun teknologiko nagusia den aldetik, zera esan zuen, orobat, APD topagune digitalean: "Pandemiak aldaketa handia eragin du, lehen egunetik, langileen telekomunikazioen erabilera-ereduetan. Zerbitzu askotan, joera horiek bikoiztu egin dira; telelana, adibidez, bikoiztu egin da tresna kolaboratiboei esker (Teams, Skype, Zoom, Webex, etab".)". Etxe bakoitzean une bakoitzean dagoen erabiltzaile-kopurua ere handitu egin da, ez bakarrik telelanerako, baita beste zenbait jardueratarako ere: teleikaskuntza, aisia edo streaming bidez gauzak ikustea, besteak beste. Eta zera gaineratu zuen Euskaltelen CTOak: "Aisialdian banda zabala gehiago erabiltzen da lehen baino: bideoak eskaeraren arabera ikusteko, jolasteko, gertukoekin bilera telematikoak egiteko".

IEta zera nabarmendu nahi izan zuen: "Aipagarriena ez da unean uneko erabilera, baizik eta kontsumo-eredu hain handitu horiek egonkortu egin direla, nahiz eta, askotan, konfinamenduaren murrizketak arinagoak izan orain, hilabete batzuk geroago. Ikasleak ez dira etxetik ari, langile asko lantokira joaten hasi dira, kalera irten daiteke... baina telekomunikazioak erabiltzeko 'ohitura' berri horiek hor jarraitzen dute: geratzeko etorri dira".

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com