• WiFi Meshekin, Euskaltelen bezeroek lau aldiz estaldura handiagoa izango dute -% 100eko wifi-estaldura etxe osoan-, abiadura handiagoa wifi-konexioan, eta egonkortasun handiagoa etxeko gailu konektatu guztietan.
  • Euskaltelen soluzioak bi anplifikadore adimendun ditu, ahalik eta zerbitzurik onena bermatzeko, baina gehiago ere jar daitezke 200 m2-ko edo gehiagoko etxeetan. Instalazioa oso erraza da: nahikoa da argindarrera entxufatu eta botoi bat sakatzea.
  • WiFi Mesh anplifikadore adimendunak elkarren artean komunikatzen dira, wifi-sare bakarra osatuz, algoritmo espezifikoekin, eta, hala, seinalerik onena eta latentzia txikiena eskaintzen zaizkie sarera konektatutako etxeko gailu guztiei (smartphoneak, tabletak, kontsolak, domotika-aparatuak, kamerak, alarmak, termostatoak, eta abar).
  • Athleticeko eta Realeko bi futbolari ohiak, Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe dira kanpainaren iragarkiaren protagonistak. Elkarrizketa dibertigarri bat osatu dute igogailuan; ez eguraldiaz hitz egiteko, Euskaltelen wifiaz hitz egiteko baizik.

Bilbo, 2021eko otsailaren 22a. WiFi Mesh zerbitzua jarri du martxan Euskaltelek, telekomunikazio-erabiltzaileek etxeko wifiarekin izaten dituzten arazoei behin betiko konponbidea emateko.

Pandemiaren eraginez, inoiz baino beharrezkoagoa da konektatuta egotea; izan ere, lehen baino telelan gehiago egiten da, eta entretenitzeko eta aisialdirako ere gehiago erabiltzen da sarea (bideo-deiak, onlineko bideojokoak, eskaripeko telebista eta bideo-plataformak). Eta, horretarako, etxeko wifi partikularra erabiltzen da. Horren ondorioz, sarera konektatutako gailuak esponentzialki gehitu dira, eta gerta liteke arazoak sortzea estaldurarekin eta deskarga-abiadura ez izatea berdina gela guztietan. Zehazki, ohikoa izaten da bideratzailetik urrunen dauden geletan Interneteko seinalearen potentzia eta jarioa murriztea, eta ustekabeko deskonexioak gertatzea.

Baina arazo horrek badu konponbidea: Euskaltelen WiFi Mesh. Teknologia honen bidez, % 100eko estaldura izan dezake etxe osoan erabiltzaileak, eta, gainera, abiadura askoz handiagoa lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak?), eta seinale egonkorragoa.

Zerbitzu berri honen bidez, etxe handietan edo seinalea behar bezala iristea galarazten duten horma eta egitura-zutabeak dituztenetan gertatzen diren deskonexioak edo seinale-galerak konpontzen ditu Euskaltelek. Horri esker, ezkutuen dauden eta seinalea igortzen duen bideratzailetik urrunen dauden txokoetara ere iristen da seinalea, kablerik instalatu beharrik gabe.

Euskaltelen WiFi Meshen ahalmen guztiak baliatzeko, beharrezkoa da etxean gutxienez bi WiFi Mesh gailu jartzea (hala, 4 aldiz handitzen da estaldura). WiFi Mesh anplifikadore adimendunak elkarren artean komunikatzen dira, wifi-sare bakarra osatuz, eta algoritmo espezifikoak dituzte bermatzeko etxeko gailu guztiak Mesh sarera konektatzen direla, eta, hala, sarera konektatutako etxeko gailu guztiek (smartphoneak, tabletak, kontsolak, domotika-aparatuak, kamerak, alarmak, termostatoak, eta abar) seinalerik onena eta latentzia txikiena dituztela. Algoritmo horiei esker, etxeko gailu bakoitza estaldurarik onena ematen dion Mesh kaxara konektatzen da beti. Konexio horren ondorioz, gailuek zazpi aldiz potentzia txikiagoa behar dute, eta, beraz, bateriek gehiago irauten dute.

Eta horrekin guztiarekin lortzen da bezeroak etxean % 100eko wifi-estaldura, konexio-abiadura handiagoa (1,2 Gb/s-arte, MIMO 4x teknologiari esker) eta egonkortasun handiagoa izatea (ia ez da etenik izaten nabigazioan).

WiFi Mesh Euskaltelen aplikazioaren bidez kudeatzea

WiFi Mesh-en gailuak nahiko txikiak dira, eta diseinu eta estetika zaindua dute, etxean oharkabean pasatzeko eta apaingarri bihurtzeko pentsatua.

Instalazioa oso erraza da: Mesh kaxetako bat bideratzaileari konektatu behar zaio kable bidez, eta gainerako Mesh kaxak harekin parekatu, haietan botoi bat sakatuz. Ez dago ezer konfiguratu beharrik.

Wifi-sarea Euskaltelen aplikaziotik kudea daiteke. Hauek egiteko aukera ematen du, besteak beste: wifi-sarearen izena kontsultatu eta aldatu, pasahitza berrezarri, sarera konektatuta dauden gailuak kontsultatu, gailuen nabigazioa baimendu edo blokeatu, eta sarearen diagnostiko automatiko bat egin, arazoak detektatu eta berehala konpontzeko. Oso sistema segurua da, eta adimenduna.

WiFi Meshekin, Euskaltelen bezeroek % 100eko wifi-estaldura izango dute etxean, abiadura handiagoa wifi-konexioan, eta egonkortasun handiagoa etxeko gailu guztietan.

A ze wifi puska

Aritz Adurizek eta Imanol Agirretxek badakite zer kalitate eta zer abiadura eskaintzen dituen WiFi Meshek, eta haiek dira "A ze wifi puska" leloa duen iragarkiaren protagonistak. Athleticeko eta Realeko bi futbolari ohien ustez, Wifi Mesh da etxean konektatuta egoteko modurik onena, eta iragarki dibertigarri baten bidez erakusten dute. Iragarki horretan, elkarrizketa bat osatzen dute biek, lagun baten etxean egon ondoren.

Igogailuan egindako elkarrizketan, anfitrioiaren etxeari buruz duten iritzia ematen dute: etxearen diseinua ez dute batere gustukoa, keinuekin ironikoki adierazten dutenez. Lagunak instalatua duen wifi-soluzioa, ordea, gustatu zaie.

Aurrekoetan bezala, mezua modu dibertigarrian ematen dute bi kirolari ezagunek, eta, biak aurrelariak izanik, badakite zer garrantzitsua den abiadura gol bat sartzeko. Adurizek eta Agirretxek beren aktore-sena erakutsi zuten grabazioan, eta ondo pasatu zuten; umorerik ez zen falta izan talde teknikoarekin lanean aritu zirenean.

Eskaintza

Euskaltelen Wifi Mesh soluzioarekin, bezeroak bi anplifikadore adimendun erosten ditu, 24 hilabetez hilean 4 € ordainduta. Prezio sinestezina da teknologia horren merkatuko prezioekin alderatuta, prestazio horiek eskaintzen dituzten gailuek 200 €-tik gora balio baitute.

Gainera, OSOA Infinityren bezeroei % 100eko deskontua eskaintzen die. Hau da, lehendik Internet, TBa, telefonia finkoa eta zerbitzu mugagabeko mugikor-linea bat dituzten bezeroek hilean 4 €-ko deskontua dute kuota horretan, eta, beraz, Wifi Mesh 0 € ordaintzen dute hilean.

Más información: https://www.euskaltel.com/eu/partikularrak/bezero-izateagatik/wifi-mesh

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com