Modako jantzi eta osagarrien enpresa portugesak 1.300 denda baino gehiago ditu 70 herrialde baino gehiagotan, horietatik 400 Espainian

  • Adimen artifizialean espezializatutako Euskaltel Taldeko BAI Analytics lantaldeak Data Robot teknologian oinarritutako lan bat koordinatuko du Parfois enpresarekin batera, teknologia hori ezin hobea da zereginak automatizatzeko eta eredu prediktiboak sortzeko.
  • Euskaltel Taldeko aditu-taldea, gainera, Portugaleko enpresaren aholkulari ere arituko da, funtsezko gai hauen inguruan batik bat: adimen artifiziala erabiltzeko kasuak identifikatzea, horietako bakoitzerako datuak aztertzea eta eredu prediktiboak ezarri eta martxan jartzea.

2021eko martxoaren 16a. Eraldaketa digitalak enpresaren gaur egungo eta etorkizuneko bilakaeran duen garrantziaz jabetuta, Portugaleko Parfois markak Euskaltel Taldea aukeratu du gidari bere negozio-ereduan adimen artifiziala aplikatzeko. Mindset digitaleko kasu argi bat da hau, enpresak argi ikusi baitu maila guztietan digitalizatzeko beharra duela erabaki estrategikoak hartzeko eta, hala, denbora gutxian eta kostu txikiarekin, aukera izateko bere baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta lehiatzen jarraitzeko.

Hori dela eta, Parfois enpresak adimen artifizialeko soluzioetan inbertitzea erabaki du, hobeto ezagutzeko bere negozioa eta bezeroak, Horretarako, bezeroen erosketa-ohiturak edo kanal elektronikoko eta denda fisikoetako salmenten arteko aldeak aztertuko ditu, adibidez, , hala produktuen irteera-maila hobea lortzeko.

Parfois enpresak, beraz, BigDatan eta adimen artifizialean eskarmentua duen bazkide teknologiko bat bilatu du, aholkulari izango duena enpresa barruan adimen artifizialeko sail bat martxan jartzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko, hala analitika prediktiboko lehenengo proiektuak bideratzeko. Eta aurkitu du bazkide hori: Euskaltel Taldea.

BAI Analytics Euskaltel Taldeko adimen artifizialean espezializatutako arloko Miquel Gil adituaren hitzetan, "gure proposamena bezeroaren beharretan oinarrituta dago; berarekin batera, behar horiek aztertzen ditugu, bere negozioari hobekien egokitzen zaion soluzioa proposatzeko eta estrategia-gaietan laguntza emateko. Hortik aurrera, tresnarik egokienak baliatzen ditugu aurreikusitako arrakasta lortzeko".

Nacho Vilaplana BAI Analytics taldeko datu-zientzialariak, bestalde, zera erantsi du: "Parfois enpresak erakutsi du oso ondo dakiela zenbaterainoko balioa izan dezakeen bere negozioarentzat datuak ustiatzeak, eta hori lortzeko estrategia argia eta oso ondo planteatua du. Gu bidaide izango gaitu horretarako".

Juan Redondo Parfois enpresako erosketa-zuzendariak azaldu du zergatik aukeratu duten Euskaltel Taldea bazkide teknologiko gisa beren adimen artifizialeko proiektua garatzeko: "DataRobot-ekin (eta BAI Analytics-ekin) lan egitea aukeratu dugu, tresna horrek aukera emango digulako urrats bat aurrera egiteko datuen analisian, eta asko erraztuko dizkigulako algoritmo prediktiboetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak. DataRobot-i esker, algoritmo-tipologia desberdinak simula ditzakegu ikusteko ea zer modelorekin lortzen den emaitzarik onena azkar eta erraz. Eta BAI Analytics eta lantalde horretako pertsonak bidelagunik onenak dira retail sektorearentzat funtsezkoa den estrategia honetarako".

Xede bikoitza: datu-aholkularitza eta DataRobot teknologia

Euskaltel Taldearen proposamenak bi alderdi ditu: alde batetik, laguntza gidatu eta etengabea, aholkularitza eskaintzeko, hala nola erabilera-kasuak identifikatzerakoan eta kasu bakoitzean lortutako gutxi gorabeherako itzulkina kalkulatzerakoan. Euskaltel Taldeak BAI Analytics bidez eskaintzen duen aholkularitza-zerbitzuak, halaber, beste zerbitzu hauek ere hartzen ditu barnean: kasu horietarako datu-analisia, enpresaren sail desberdinetan duen balioa erakustea eta eredu prediktiboak ezartzea.

Beste alderdiari buruz, berriz, honela dio Miquel Gilek: "Euskaltel Taldearen proposamenaren bigarren xedeak berekin dakar DataRobot teknologia erabiltzea eredu horiek automatizatzeko tresna gisa, ereduok lehenbailehen jartzeko martxan eta gerora ekoizpenean sartzeko. Parfois enpresak hasiera-hasieratik ulertu du DataRobot bezalako teknologiak erabiliz gero enpresak proiektu gehiago izan ditzakeela esku artean, lan asko automatizatzeko aukera ematen duelako. Oso nabarmena da negozioan duen eragina".

Parfois enpresaren neurrira egindako balio-proposamen bat

BAI Analytics-ek markaren profesionalekin batera egindako lanari esker, enpresak soluzio azkar, eraginkor eta kostu txikiko bat jarriko du martxan bere negozio-eredurako. Parfois enpresak aukera izango du adimen artifizialaren eremuan merkatuan dauden tresnarik onenak ezagutzeko eta erabilera-kasurik egokienak zein diren zehazteko, hala teknologia hauen abantaila guztiak aprobetxatzeko.

Aholkularitzari dagokionez, berariaz osatutako talde bat izango du enpresak bere behar guztiak asetzeko, eta, horretaz gain, behar dituzten jarraibideak eta trebakuntza eskainiko dizkiegu enpresako profesionalei, adimen artifizialeko talde bat osatu eta sendotu dadin enpresan bertan.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com