• Lankidetza-hitzarmena berritu dute, gizarte-erantzukizuna eta lankidetza publiko-pri-batua argi eta garbi gauzatuz.
  • Hitzarmenak, Gipuzkoako lurraldeari maila goreneko musika klasikoa eta herrikoia es-kaintzen dizkion kultur-programa zabal eta eskuragarria indartzen jarraitzea ahalbide-tuko du.

2021eko martxoak 17. Kursaal Zentroak eta Euskaltelek Gipuzkoako lurraldean edonoren eskura dagoen kultura irisgarria sustatzen duen lankidetza-hitzarmena berritu dute . Hala, operadoreak Kursaal Eszenarekin duen konpromezua berretsi du, kulturaren adierazgarri den entitate honen kudeaketan aktiboki parte hartuz, eta haren irudi berritzaile eta garaikidea partekatuz.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Euskalteleko presidentea den Xabier Iturbek eta Kursaaleko zuzendari-kudeatzailea den Iker Goikoetxeak berretsi dute bi erakundeen arteko lankidetza. Kursaal Eszenaren hastapenetatik irmo mantendu den lankidetza da hauxe; zerbaitegatik partekatzen ditu Euskaltelek balio eta ikuspegi estrategiko berdinak, eta baita lurraldearekiko nahiz bere jarduera garatzen duen gizartearekiko gertutasuna eta konpromezua ere.

Euskalteleko presidentearentzat ezinbestekoa da, orain inoiz baino gehiago, kulturaren aldeko apostua mantentzea. COVID-19ak eragindako krisialdian murgilduta gauden honetan, ziurgabetasunak kolpatutako gizartean, "ekimen publiko-pribatutik abiatuta, Kursaal Eszenak eskaintzen duen proiektuarekiko konpromezu sendoa, gizarte-erantzukizunaren adibide garbia da erakunde honekiko, Donostia hiriarekiko eta, orohar, Gipuzkoako gizartearekiko".

Xabier Iturbek era berean nabarmendu du "Kursaal Eszenak urtez-urte gorpuzten duen programa anitza eta kalitatezkoa, zeina hobekuntzaren, sormenaren, talentuaren eta berrikuntzaren islada den. Nahiz eta pandemiak murrizketa ugari ekarri dizkigun, Kursaal Eszenan parte hartzen dugun enpresa eta instituzioek jakin badakigu landutako programazio batekin gizarteari eraikuntza, aberastasuna eta ongizatea ematen jarraituko dugula".

Kursaaleko zuzendari-kudeatzailea den Iker Goikoetxeak, bere aldetik, Euskaltelek Kursaal Eszenari eskaintzen dion babes "irmo eta jarraipenekoa" eskertu du, eta aldi berean azpimarratu du "Euskaltelena bezalako ibilbide luzeko lankidetzek duten garrantzia Kursaal Eszenaren izateko arrazoia, kalitatezkoa baina aldi berean eskuragarria den kultura-programazioa eskaintzekoa, babesteko".

Euskaltelek Kursaal Eszenari 2001.urteaz geroztik emandako babesari esker, nazioarteko sona duten artista ugari aurkeztu ahal izan dira Kursaalaren programazioan, urte luzeetako iblibide honetan: Bob Dylan, Lou Reed, Van Morrison, Cecilia Bartoli, Anne Sofie von Otter edota Simon Bolivar Orkestra Sinfonikoa, besteak beste, bertako erreferentzia diren Benito Lertxundi, La Oreja de Van Gogh, Ainhoa Arteta edota Donostiako Orfeoiarekin batera.

Kursaal Eszena

Kursaal Eszena, bere 21. denboraldian murgilduta dago oraintxe, kalitatea eta ospea ezaugarri dituen programazio baten onurarako kapital publiko eta pribatuaren arteko konplizitateak duen garrantziaren adierazgarri da. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta enpresa-laguntzaile talde batek babestuta, kultur bikaintasunak bereizten dituen hogeitamar hitzordutik gora eskaintzen ditu Kursaal Eszenak urtez urte.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com