• Euskaltelek egiaztatu du bere bezeroen % 90ek wifi-sarea erabiltzen dutela etxean, eta EAEko etxeen % 50ean konektibitate-tresna esklusiboa dela.
  • Batez beste 3 ekipo konektatzen dira EAEko etxeetako wifi-sarera. Ordenagailuak, telefonoak, telebistak, deskodetzaileak, tabletak, kontsolak, bozgorailu adimendunak, elementu domotikoak eta kamerak konektatzen dira gehien.
  • Azken urte honetan, telelanaren eta onlineko eskolen ondorioz, wifiaren erabilera nabarmen hazi da goizetan.

2021eko martxoaren 22an. Euskaldunek nahiago dute wifi-sarea. Hori ondorioztatu du Euskaltelek, egindako azken azterketan. Datu horien arabera, telekomunikazio-konpainiaren bezeroen % 90ek wifia erabiltzen dute etxean. Datuen arabera, haririk gabeko sarea konektagarritasun-tresna esklusibo gisa erabiltzen da; oro har, EAEko biztanleen % 50 wifi bidez soilik konektatzen da etxean. Beste batzuek, wifiarekin batera, kable bidezko konexioa ere erabiltzen dute.

Euskadiko etxeek batez beste hiru gailu konektatzen dituzte wifi-sarera; gehien, ordenagailuak, telefonoak, telebistak, deskodetzaileak, tabletak, kontsolak, bozgorailu adimendunak, elementu domotikoak eta kamerak.

Datuek erakusten dute wifia gero eta gehiago erabiltzen dela etxean; azken urte honetan konektagarritasun-beharrak areagotzearen ondorioa da, dudarik gabe. Telelanaren eta onlineko eskolen ondorioz, Interneteko trafikoa eta wifiaren erabilera hazi egin dira goizetan. Une batzuetan, banda zabaleko sarbidea % 80 handiagoa izan da konfinamendu aurreko aldian baino.

Hain zuzen ere, garai hartan, aldi berean konektatutako gailuen batezbestekoa askoz handiagoa zen; bezero gehienak konektatuta zeuden, eta, batzuetan, gailu bat baino gehiago erabiltzen zuten (mugikorra eta eramangarria, adibidez).

Teknologia

Etxeko konektagarritasuna aztertzeko ikerketa bat egin du Euskaltelek, eta, datu horietatik abiatuta, telekomunikazio-produktu eta -zerbitzu berriak eskaintzea da asmoa. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da WiFi Mesh zerbitzu berria martxan jarri izana. Teknologia horrek ez du kablerik behar, eta % 100eko estaldura eskaintzen du etxe osoan. Gainera, egonkortasun eta abiadura handiagoko wifia lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak?).

Euskaltelen WiFi Meshen ahalmen guztiez baliatzeko, beharrezkoa da etxean gutxienez bi WiFi Mesh gailu jartzea (hala, 4 aldiz handitzen da estaldura). WiFi Mesh anplifikadore adimendunak elkarren artean komunikatzen dira, wifi-sare bakarra osatuz, eta algoritmo espezifikoak dituzte bermatzeko etxeko gailu guztiak Mesh sarera konektatzen direla, eta, hala, sarera konektatutako etxeko gailu guztiek (smartphoneak, tabletak, kontsolak, domotika-aparatuak, kamerak, alarmak, termostatoak, eta abar) seinalerik onena eta latentzia txikiena dituztela.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com